Teknologia albisteak
17

'Hitza, etorkizunaren giltza' abestiaren bideoklipa

Erabiltzailearen aurpegia
2016-04-28 : 23:43

Erabakitzeko eskubidearen aldeko elkartea da Hitzartu. 2016ko ekinaren 12an, independentziaren inguruko herri galdeketa antolatzea da haren xedea. Hitza, etorkizunaren giltza abestia sortu eta kantatu dute Azpeitiko musikari, abeslari, idazle, poeta eta bertsolariek. Independentziaz, Azpeitian egingo dugun herri galdeketa babestea du xede kantak. Guztira, 60 lagun inguruk parte hartu dute sorkuntzan, grabazioan eta bideoaren edizioan. Beraz, auzolanean eginiko lana da, Hitzartuk sustatutako ekintza guztiak bezala.

Guztia irakurri (uztarria.eus) »»

Txioak (17)

Erantzun

Sartu