Teknologia albisteak

Munduko fosil aurkikuntzen mapamundia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2016-04-26 : 13:01

Fosilak eta mapak gustatzen bazaizkizu Paleobiology Databasek sarean jarri duen mapa interesgarria gustatuko zaizu.

Webgune honek datubase ireki bezala funtzionatzen du 1990eko hamarkadatik, baina orain bisualizazio interesgarri bat gehitu diote. Navigator izeneko mapa, OpenStreetMap-eko mapa libreak oinarri hartuta eta Stamen diseinu kartografikoko etxeak lagunduta.

Egia esan, nabigazioa ez zaigu erraza egin, baina asmatu dugu, esate baterako, Euskal Herrian dauden ugaztun fosilen mapa hau eskuratzen, irudi nagusian jarri duguna.

Adituentzako tresna bat da, itxura batean, beste ezer baino gehiago. Taxonomia zientifikoak erabiltzen dituzte, eta aro geologikoen izenak ere oso berezituak dira: beheko barrak gutxi-gorabeherako eskala tenporala ematen dizu, baina ez zehaztasun handiarekin: Zenozoikoaren muga hor dago, duela 66 milioi urte, baina beste azpi-muga tenporalak ez daude zehaztuta...

Hor duzue bada, https://paleobiodb.org/navigator/

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago