Teknologia albisteak
20

Iruñeko Udalak beste bi haur eskolatan jarriko du euskarazko irakaskuntza

Erabiltzailearen aurpegia
2016-02-12 : 18:10

Aspaldiko eskaerari erantzuten hasi da azkenean Iruñeko Udala. Auzo guztietan euskarazko haur eskolak egon zitezen hamaika mobilizazio egin izan dituzte gurasoek, sindikatuek eta euskalgintzak, besteak beste, baina azken hogei urteotan hamazazpi haur eskoletatik bitan soilik zegoen euskarazko eskaintza. Datorren ikasturtetik aurrera, beste bi haur eskola hasiko dira aukera hori ematen: Donibane eta Arrosadiko Printzearen Harresi.

Guztia irakurri (berria.eus) »»

Txioak (20)

Erantzun

Sartu