Jesus Mari Lazkano (Bergara, 1960) gaur egungo euskal margolari aipagarrienetako bat da. Lan egiteko duen era harrigarria grabatu du Agirre Center Fundazioak stop-motion bideo batean.
Hona bideoa.
Behin eta berriro berregiten duen mihise horretako margoetan, Lazkanoren motibo nagusietako batzuk ikusten ditugu, beti figuratiboak. Paisaia espektakularrak Lazkanoren marketako bat, baina "errealismo" huts batetik dagoela argi dago: burutik ateratzen ditu paisaia horiek, ez benetako ikusmira naturaletatik, eta askotan sartzen ditu elementu fantastikoak bertan, hala-nola zulo ez naturalak ozeanoan, edo airean hegan dauden mendi-kateak (goian).
Bideoan egin eta desegiten dituen motibo horietako batzuk, margo amaituetan ere ikus daitezke:
Bideoan gutxiago ageri dira Lazkanoren beste motiboetako batzuk: arkitekturak. Kanpo zein barnekoak (erakusketa aretoaren unea, hala ere, hor dago bideoan), zahar zein modernoak. Lan hauetan ere zalantza sortzen dizu margolariak: benetako eraikin eta paisaia urbanoak dira horiek, ala irudimenean bizi diren espazioak dira? Batzuetan, bien nahasmena dira, hala nola adibide hauetan:
Natura eta arkitektura nahasten dituen bezala, batzuetan beste artista batzuei eginiko omenaldiak ere badaude. Horra bi ale, Chillida eta Giacomettiren omenez.
Bere webgunetik abiatu zaitezke, Jesus Mari Lazkanoren lana hobeto ezagutzeko.
Erantzun
Sartu