Marteko lurrazalaren 360 graduko bideoa eman du ezagutzera NASAk. Bideo hau Curiosity ibilgailuak 2015eko abenduaren 18an Namib izeneko Marteko dunetan ateratako hainbat irudi itsatsi ostean sortu dute.
Has zaitez Youtubeko bideo hori ikusten, eta mugitu saguarekin (edo atzamarrarekin, mugikorrean bazabiltza) irudia alde batera eta bestera. Bertan egotearen sentsazioa emango dizu.
2012ko abuztuan iritsi zen Curiosity ibilgailua Martera, lurreratze harrigarrarri baten ostean, beheko animazio-bideoan ikus daitekeen moduan. Geroztik lan-zientifikoak egiten dihardu eta hamalau urtean jardungo duela uste da, bere plutoniozko bateriei esker.
Erantzun
Sartu