Pedro Luis Uriarte Ekonomia eta Ogasun sailburua izan zen 1980-84 arteko Eusko Jaurlaritzan eta 1981eko Kontzertu ekonomikoa negoziatu zuen Espainiako Gobernuarekin. Bi urte pasa ditu El concierto económico: una visión personal liburua prestatzen (doan jaitsi daiteke webgunean), Kontzertu ekonomikoaren defentsa eta promozioa egin nahian.
Azaroaren 16an liburuaren aurkezpena egin zuen Deustuko Unibertsitatean eta hemengo laburpen hau han esandagoetan oinarritua dago.
EAE eta Estatuaren arteko zerga (tributario) eta finantza erlazioak erregulatzen dituen foru-sistema tradizionala da (Gernikako estatutua, 41.1 artikulua).
"Egonkortasuna ematen dio EAEk Espainian duen enkajeari" (Kataluniako egoerarekin sarri alderatzen du Uriartek).
EAE (eta Nafarroa) desberdintzen dituzten konpetentziak dira. Zergak jaso, aztertu eta kudeatzeko balio dutenak.
EAEren autonomiaren funtsa da. Kontzerturik gabe Espainiako eskualde bat gehiago litzateke.
Kontzertua adostu egiten da EAEko erakunde eta Estatuaren artean. Ezin dau aldeetako batek inposatu.
Nafarroak tankerako sistema bat dauka, Hitzarmen ekonomikoa, 1841ean abian jarri zena.
1876an Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foruak bertan behera utzi ostean Espainiako Gobernuak arazo bat zuen hiru probintziotan: ez zeukan inolako egitura eta baliabiderik zergak jasotzeko. Horregatik, Foru Aldundiekin akordio bat sinatu zuten hauek zergak jaso eta Espainiari ordaintzeko.
Kontzertu hura zortzi urterako sinatu zen. Geroztik beste 9 bider sinatu da Espainiako Gobernuaren eta hiru probintzietako administrazioen artean. 1937an gobernu frankistak indargabetu egin zituen Bizkaia eta Gipuzkoako Kontzertuak (“probintzia matxinoak”), arabakoa mantenduz.
Trantsizioaren ostean, Espainiako Konstituzioak zehaztu zuen "... Foru Lurraldeen eskubide historikoak babestu eta errespetatzen ditu...", tartean Kontzertua, eta Gernikako Estatutuan jaso zen.
1981ean 20 urterako sinatu zen, eta 2002an berriz, epemugarik gabe.
Estatuari EAEek ematen dion dirua da, honek jaso ez dituen eskumenen trukean. Zeintzuk?
1980an, Kontzertua berriz negoziatu zutenean, EAEren BPGa %6,24a zen, Estatuarenarekin alderatuz. Kopuru hori erabiltzen da kalkulua egiteko.
Estatuaren gastuen %6,24 kalkulatu, eta kendu EAEk bere gain dituen eskumenen kopuru gordina.
Ondoren, honi kopuru hauek deduzitu behar zaizkio (beheko hauen %6,24a):
2007ko adibidea darabil Uriartek kalkulua nola egiten den ilustratzeko:
Biztaleria dela eta Espainiaren %4,68 da gaur egun, beraz, kontzeptu hau erabiliz kalkulatuta %33 gehiago ordaintzen egongo litzateke.
Erantzun
Sartu