Teknologia albisteak
18

Nerea Mujika (Durangoko Azoka): "50. urtemuga borobila izan da"

Erabiltzailearen aurpegia
2015-12-09 : 09:58

Nerea Mujika pozik agertu da azokaren balorazioa egiterakoan: "Durangoko Azoka benetan eraginkorra izan da: sortzaileen eskaintza aldetik ugaria, ekoizpenean aberatsa, egun askokoa, orekatua jendearen ibiliari dagokionez, ondo antolatua, erakargarria komunikatiboki, emozioz betea bere sortzaileak omenduz, mamitsua gogoeta arloan, eta, guztion aldetik, etorkizunari begira jarria: belaunaldi gazteei begira jarria". Ildo horretatik, Mujikak transmisioaren beharra nabarmendu du. "Durangoko Azokarentzat eta euskal kulturarentzat ezer estrategikorik badago, hori belaunaldi berrietako euskaldunak zaletasunaren, sorkuntzaren eta eragiletzaren ardatzean ipintzea da; parte hartu, parte izan eta parte eman dezaten. Zale berriak, sortzaile berriak eta eragile berriak behar ditugu".

Guztia irakurri (anboto.org) »»

Txioak (18)

Erantzun

Sartu