Google etengabe dabil bere Street View proiektua hobetu eta zabaltzen. Badira urte batzuk kaleko irudiez gain eraikin barruetan sartzen direla; horra hor Durangoko Txirula denda Street View-n agertzeari buruz 2013an idatzi genuena.
Street Viewren baitan garatzen ari den proiektu paralelo bat Ibilbideena da. Grabazio kamera eramateko motxila berezi bati esker munduko hainbat toki turistiko grabatzen ibili dira: Venezia, Taj Mahal, Angkor, Fuji mendia eta abar. Proiektuari gehituriko azken grabazioa Jordanian dagoen Petra hiriarena da.
Street View hauek Google Maps-en integraturik daude jada eta webgune honetan jasotzen dira landu dituzten ibilbideak. Irudiak jasotzeaz gain bideo eder hauek lantzen dituzte, adibidez Petrako hauxe bera:
Youtubeko zerrenda honetan daude Street View Trek ekimenaren baitan egindako bideoak.
Erantzun
Sartu