Teknologia albisteak

Zamzar: fitxategiak hainbat formatutara kobertitzeko aplikazioa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2015-11-25 : 10:50

Sareko aplikazio bat da Zamzar. Zure fitxategia sarera igo, eta hainbat formatutara konbertitzeko aukera ematen dizu (fitxategi, argazki, musika, bideo,...). Izenik eman beharrik gabe, online, doan eta bizkor. 

Egunotan Twitterren agertutako pare bat txiok eraman gaituzte aplikazio hau ezagutzera. Sareko aplikazio bat da Zamzar. Ez duzu ezer instalatu beharko, ezta izenik eman beharko ere (doako bertsioan, behinik behin).

Esku artean daukazun fitxategi hori formatuz aldatu edo konbertitu nahi baduzu, erraz lortu daiteke Zamzarri esker. Lau urratsetan egiten da:

  1. Fitxategia igo
  2. Formatu berria aukeratu
  3. Zure emaila eman
  4. Konbertsioa amaitu ostean, zure epostan jasoko duzu fitxategia deskargatzeko lotura.

Hori guztiori doan eta arinOrdainpeko aukerak ere baditu (fitxategi gehiago kargatu ahal izateko, fitxategiak bizkorrago jaitsi ahal izateko, eta abar), eta baita garatzaileentzat aukera zabala eskaintzen duen API bat ere.

Esan bezala, dozenaka formaturen arteko konbertsioak egiteko gai da, izan bideo, audio, irudi edo datu-fitxategi. Zamzarrek iragartzen duenaren arabera, 1200 formaturen artean konbertitzeko gauza dira. Zure ordenagailuko softwarearekin lortzen ez duzunean, hortxe duzu aukera egoki bat. Erabiltzaile aurreratuentzat ez horrenbeste, agian, baina bai formatu kontuekin egunero zoratzen diren erabiltzaile arruntentzat.

Proba bat egin dugu zenbait fitxategirekin, eta emaitza egokia edo oso ona lortu dugu kasurik gehienetan. Gaur egungo formatu-saltsa amaigabe eta nekagarrian, lagungarri gerta dakizuke, beraz, Zamzar

Esan bezala, Twiterren ikusitako pare bat txiok eraman gaituzte webgune hau ezagutzera. Eta Zamzarrek erabiltzaile bati emandako euskarazko erantzunak bultzatu gaitu produktua hona ekartzera. Izan ere, horrelaxe erantzun baitu Erresuma Batuko enpresak Twitterren: euskaraz. 

 

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago