Deustuko Unibertsitatean eman zuen hitzaldia Gibelaldek, "
Redes sociales y la mejora de resultados en las organizaciones". Unibertsitateko ikasle ohi ere bada, Gibelalde. Hitzaldiaren hartzaile nagusiak enpresak ziren, eta eurei bideratutako konferentzia bota zuen, batez ere sare sozialen garrantzia azpimarratuz enpresen edozein ekimen komertzial eta marketing-eko lantzeko orduan.
Gibelalderen ikuspegia, mugikorrera dago zuzendua guztiz. Sarean marketing egin behar baduzu, lehenbizikoa, sine qua non, mugikorretara ondo egokitutako webgune bat behar duzu. Hitzaldia 2015eko urriaren 21ean izan zen, Back To The Future filmekoak etorkizunera iristen diren egunean, eta film horri erreferentzia egin zion, bereziki huts egindako predikzio batean (edo hutsunean, hobeto esanda): denok eskuan interakzio pantaila bat izango genuela ez da ageri filmean.
Eta puntu honetan, adibide txarren galeria bat erakutsi zuen: CAF, EHU, Guggenheim museoa, Bilboko Udala, Euskaltel, Deusto Business School bera... Marka hauen webguneak ez daude mugikorretara egokituta.
Beraz, askok etxekolanak egin beharko dituztela iradoki zuen. Ondoren ere, ez da dena konpontzen sare sozialetan kontua irekita. Hori baino lehenago, zertarako nahi den zehaztu behar da, eta baliabideak neurtu (dirutan edo lan-orduetan ere bai, jakina). Zertarako horretan marketing egitea edo salmentak puntu inportanteak izan daitezke, baina beste faktore batzuk ere badaude: bezeroari arreta, komunikazio kanala, ...
Euskal Herriko enpresen profilari ere begiratu zion Gibelaldek. Uste bat badabilela hortik, nonbait enpresa industrialak ez duelakoan behar irismen mugikorra edo presentzia sare sozialetan. Hau guztiz baztertu zuen Gibelaldek. "Erosketa industrialak erabakitzen dituzten pertsonak ere mugikorrean ari dira nabigatzen; eta sare sozialetan daude. Bereziki, Twitterren eta Linkedinen".
Bi sare horien artean, kurrikulumagatik, Twitterrez daki Gibelaldek baina aipatu zuen deskubritzen ari dela zenbateko potentziala duen Linkedinek.
Oso interesgarria suertatu zen Gibelalderen hitzaldia. Zortea opa diogu, bere aholkularitza enpresa berriari,
Boostit.
Enpresaren Foroak gonbidatuta, aste honetan euskarazko hitzaldi bat eman du Alex Gibelaldek, eta sareratu egin dute bideoa. Hemen duzue: