Teknologia albisteak
22

Euskara udal araubide berrian

Erabiltzailearen aurpegia
2015-05-22 : 11:11

Erakundeen artean udalak dira herritarrok hurbilen sentitzen ditugun erakundeak, eta, beren eginkizunak betetzeko - herritarron eskubideak bermatzea tartean-, Udal Legea dute tresna nagusi toki erakundeek. Herritarron eskubideen artean hizkuntza eskubideak ditugu kuttunetarikoak, dudarik gabe, euskaldunok. Euskal herritarrok gure berezko hizkuntzan, euskaraz, normal jarduteko eskubidea aitortuta dugun heinean, gure erakunde publikoen hizkuntza jarrera neurgailu bat da, herritarren begietan erakundeen jardueraren kalitatea eta zilegitasuna neurtzeko.

Guztia irakurri (berria.eus) »»

Txioak (22)

Erantzun

Sartu