Teknologia albisteak
54

Beltzean Mintzo: Ameriketako jatorrizko hizkuntzen arnasaz dokumentala egin du Garabidek

Erabiltzailearen aurpegia
2015-02-26 : 08:49

“Zertarako lorpen guztiak, hizkuntzarekin batera nortasuna galtzen badugu?”. César Pilataxi kitxuaren gogoetak zabaltzen du Beltzean Mintzo: Ameriketako jatorrizko hizkuntzen arnasaz dokumentala. Zer ari da gertatzen Atlantikoaren bestaldean? Euskaldunon esperientziak nola lagun dezake prozesu horretan? Garabide elkarteak gaia mahai gainean jarri nahi izan du lan honekin. Garabideren Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak masterra egitera Euskal Herrira etorritako hainbat kide dira protagonista. 45 minututan ondorengo hizkuntza komunitateak ordezkatzen dituzte: Kitxua, nasa, nahuatl, kaqchiquel, aimara, maputxe eta maia yukatek.

Guztia irakurri (argia.eus) »»

Txioak (54)

Erantzun

Sartu