Otsailaren 21ean. larunbatarekin, UNESCOren Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. #MotherLanguage traolaren bidez adieraz dezagun proposatu dute, eta euskaraz ere #AmaHizkuntzan traola erabiliz egin dezakegu. Noski, traola ez da zentzu hertsienean ulertu behar: ama hizkuntza zein duzularik ere, euskaldunon komunitatekoa eta hizkuntza txikien aldekoa izan zaitezke.
Webgune nagusi bat iraki du Unescok kanpainarako: Tweetmotherlanguage.org eta zenbait hizkuntzatan dago. Euskarazko bertsio Maite Goñi irakasleak egin du, hementxe duzue.
Otsailaren 21eko egun hau, mundu mailan hizkuntza eta kultura aniztasuna sustatu eta ospatzeko jaio zen, batik bat, hizkuntza gutxituak, indigenak eta arriskuan daudenak. Ekimena Internetera heldu da eta bertan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Euskara jalgi hadi Interneteko plazara!Egin bat gurekin eta txiokatu gure #AmaHizkuntzan larunbatean, otsailaren 21ean (baita beste egun guztietan ere, noski!).
Egunean zehar, txiokatu zure ama hizkuntzan. Zeri buruz? Interneten euskaraz aritzearen garrantziaz jardun dezakezu. Horretaz gain, zure hitz/esaldi gustukoenak zabaldu edota itzulpen laburrak ipin ditzakezu… Bururatzen zaizun oro!
Bestalde, Youtuben #MotherLanguage markatuta bideoak egiteko deia ere zabaldu da. Erreprodukzio zerrenda bat osatu du norbaitek, baina bideo gutxitxo ditu oraingoz (ikusiko dugu bihar, 21ean). Hemen duzue zerrenda:
Erantzun
Sartu