Miguel Muñoak Donostian Euskal Ikastetxea ireki zuela mendeurrena bete dela hizpide hartuz, ikastolen iragana, oraina eta geroari buruzko erreportajea landu du Orio Produkzioak ekoiztetxeak ETBrentzat. Larunbat honetan, irailaren 27an, 22:00etan, emango dute ETB1en. 100 urte bete dira, 1914ean, Miguel Muñoa euskaltzaleak lehen ikastola martxan jarri zuenetik. Gutxitan izaten ditu euskarak halako ospakizun eztiak gozatzeko aukera. Izan ere, gora-beherez eta oztopoz betetako 100 urte izan dira hauek. Nolakoak izan ziren hastapen haiek? Zein zen ikastolen lehen harria ipini zuten haien asmoa? Nolakoak ziren orduko andereñoak? Zaila da garai hura irudikatzea. Horregatik, urte haien peskizan aritu gara, orduko giroa ezagutzeko asmoz.
'100 urtez ikasgelan euskaraz' ikastolei buruzko saio berezia larunbatean ETB1en ikastola.eus/berriak/6801 @KikeAmonarriz @landergarro @eitbeus
RT @EHIkastolak: '100 urtez ikasgelan euskaraz' ikastolei buruzko saio berezia larunbatean ETB1en ikastola.eus/berriak/6801
'100 urtez ikasgelan euskaraz' ikastolei buruzko saio berezia larunbatean ETB1en ikastola.eus/berriak/6801 @EA_Zarautz @gazte @elinhgj
Ikastolei buruzko saio berezia emango du ETBk larunbatean gaueko 10tan, "100 urtez ikasgelan euskaraz" ikastola.eus/berriak/6801
RT @EHIkastolak: '100 urtez ikasgelan euskaraz' ikastolei buruzko saio berezia larunbatean ETB1en ikastola.eus/berriak/6801
Erantzun
Sartu