Bihar, ostegunez, banatuko dituzte 2011ri dagozkion CAF-Elhuyar Sariak, Donostiako San Telmo museoan. 18:00etan hasiko da ekitaldia eta, Merezimendu sariaz gain, beste hiru sari banatuko dituzte: Dibulgazio-artikulu orokorraren saria, Egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluaren saria eta Zientzia-kazetaritzaren arloko saria. Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioaren saria eman gabe uztea erabaki du aurten epaimahaiak.
Bi epaimahaik aztertu dituzte aurtengo ediziora aurkeztutako lanak. Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioak kategoriara aurkeztutako lanak honako pertsona hauek epaitu dituzte:
Gainerako kategorietara iritsi diren lanak, berriz, honako lagun hauek epaitu dituzte: - Itziar Alkorta, Zuzenbide Zibileko irakaslea eta bioetikaria.
Guztira 48 lan aurkeztu dira 2011ko CAF-Elhuyar sarietara: 23 lan, dibulgazio-artikulu orokorraren kategorian; 14 lan, egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluaren kategorian; 9 lan, zientzia-kazetaritzaren kategorian; eta, azkenik, 2 lan gazteei zuzendutako zientzia-narrazioen kategorian.
Bestalde, aurtengo Merezimenduko saria Jose Mari Elortza kimikari eta EHUko irakasleari ematea erabaki du Elhuyar Fundazioaren Patronatuak, bere alorretik euskarari eta euskal kulturari egindako ekarpenagatik.
Erantzun
Sartu