Teknologia albisteak

Guk Hot Salsa euskaraz, zuk zergatik ez?

Erabiltzailearen aurpegia
Josu Lezameta, Jozulin
2010-12-27 : 09:12

Astelehen goiz honetan lagun diezazukeen musika dakarkizuegu: Betiko euskal abestien bertsio, nola esan, berriak, bitxiak, desberdinak... (*) Iparraldeko Biper Kombo taldeak moldatutakoak eta Joxek erakutsi zizkigunak. Hasteko: Guk euskaraz, zuk zergatik ez? salsa bertsioan:

Jarraitzeko, Lepoan hartu, New Orleans style:

 

Reggae apur bat oraingoan: Hegoak ebaki banizkio

 

A la kinkiri, Merengue!!!

 

Eta amaitzeko -WTF!?- Itturengo arotza... Bollywood!!!

 


(*) Adjektibo baten bila nenbilen abestiontzat eta egokiena "bizarre" iruditu zait, ingelesez eta frantsesez adiera honetan (bitxia, arraroa...) erabilia. Gainera, nahiz eta gazteleraz (bizarro) zein frantsesez eta ingelesez erabiltzen den, euskal jatorrikoa da: bizar hitzetik omen dator.
Baina, abesti bizarrak ez nuen jarriko, ezta? Horretarako badaude beste batzuk.

 

Erantzun

Sartu