Teknologia albisteak
1

Wolfram Alpha, datu zientifiko eta estatistikoen bilatzaile moduko bat

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-05-18 : 10:05

Ireki dute jada Wolfram Alpha bilatzailea edo, agian, bilatzaile baino gehiago, informazio egituratua aurkitzeko tresna. Lehen saioetan iruditu zaigu ingelesezko informaziora oso lerratua dagoela, eta bereziki, Amerikako Estatu Batuetako datutegietara.

Erabilera adibideekin ilustratzen ahalegin handia egin dute, bideo honetan edo etsenpluen galeria hauetan; zerrendatuta, bisualki. Eragiketa matematikoekin, DNA sekuentziekin edo datu estatistikoekin lortutako taulak ikusgarriak dira, baina iruditu zaigu eragiketa horiek egiten ikasteko dexenteko lana hartu behar dela. Edo zuri interesatzen zaizun alorreko eragiketak nola eskatu ikasi bestela. Datu estatistikoak eta zientifikoak arakatzeko modu bat dirudi, gehienbat, Wolfram Alpha hau.

Horra Basque sartuta zer lortu dugun.


Argazkiak.org | Wolfram Alpha bilatzaile berria © cc-by-sa: sustatu

Wolfram Alpha ekimen pertsonala da neurri handi batean, nahiz eta sortzaileak taldetxo bat (100 lagun) elkartu dituen inguruan. Stephen Wolfram da pertsona hori, eta bere aurreko sorkuntza, Mathematica lengoaia informatikoa, dago bilatzaile berriaren oinarrian.

Tresnari buruzko analisi interesgarri (eta optimista) bat gaztelaniaz Victor R. Ruiz Barrapuntoko editorearen blogean.

Erantzunak

Kere
2009-05-18 : 13:27

Bilatzaile berri asko azkenaldian, baita Hulbee.com ere.


denak ere ikustekoak, baina Wolfram Alpha berri honek zeresana emango duelakoan nago, nahiz eta oraindik berde xamar dagoen, zenbait bilaketa ez baiditu onartzen.


Victor R.Ruiz-en blogean irakurritakoarekin erabat ados, baina nik uste sareak bere inteligentzi puntua hartzen hasita dagoela.


Bilaketa benetan inteligenteak.


Denborak esango du zertan bukatuko duen guzti honek.


Erantzun

Sartu