Teknologia albisteak
11

Jakiunde eta Wikikunde

Erabiltzailearen aurpegia
Joxe Aranzabal - Faroa
2007-10-26 : 10:10

Eusko Ikaskuntzak Jakiunde sortu du, "maila goreneko erakunde aholkularia", eusko inteligentziaren Olinpo moduko bat. Zorterik onena opa diot, baina irudipena dut ez ote den beste erakunde bat, bat gehiago, XIX. mendeko eredura sortua, pentsaturik herri bateko eliteak bakarrik atera dezakeela aurrera herri hori. (Joxe Aranzabalen artikulua Faroan, CC lizentziari esker hona ekarria)

Gure garaian jerarkiak ez dira desagertu, jakina, baina teknologiak, demografiak eta ekonomia globalizatuak aldaketa sakonak ekarri dizkigute, eta sortzen ari dira produkzio molde berriak, eta horiek oinarrituta daude komunitatean, elkarlanean eta autoantolaketan, eta ez jerarkian eta kontrolean. Horri deritzo wiki moldea, eta horrela sortu dira Linux eta Wikipedia, mundu osoan erabiliak, eta horrela sortu da gure artean Euskalbar.

Wiki moldean, konektatuta dauden milaka lagunek parte har dezakete berrikuntzan, aberastasunaren sorkuntzan eta gizartearen garapenean, halako moldez non garai batean amestu ere ez genuen egiten. Horregatik, XXI. menderako nik nahiago wiki moldea.

Erantzunak

Jozulin
2007-10-26 : 12:03

Konatxe jauna, arrazoi guztiaz kexu da erakundeari horri jarri dioten izen zatarraz. Hemen:

http://alua.mundua.com/2007/10/26/zatarra-izena/

patxi gaztelumendi
2007-10-26 : 12:03

Atzo entzuten nuen irratian, albistegi guztiak informazio horrekin ireki zituzten. Zerbait garrantzitsua behar zuen.

Dena berba ona, dena asmo itzela.

Eta sartu nintzen Internetn. Bila. Eta bila. Eta ezer aurkitu ez.

Begiratu nuen, dominio ezberdinekin saiatuta... eta akabuan, dominioa bera libre edo okupatuta begiratu nuen, sikiera.

Ezta hori ere, jakiunde.org, net, info, com.... denak erosi barik.

Ez dute lotsarik! XXI. mendeko jakintsuak, gure elitea, gure gidariak...

XXI. mendeko jakintza, sozializatua izango da, ez daukat dudarik.

Handiunde berri hau, sineskaitza egin zait hasieratik. Sentitzen dut.

asier
2007-10-26 : 12:52

Errezoi guztia, Patxi!

Blogokunde
2007-10-26 : 13:21

Hor dago Jakiunde, Wikipedian.


Lagundu osatzen gorriz ageri diren akademikoen orriak (oraindik sortu gabeak)


patxi gaztelumendi
2007-10-26 : 16:45

Zorrotz, oso zorrotz idatzi du Juan Luis Zabala idazle eta kazetariak Berria egunkarian.
Gogoeta sano interesgarria. Zuek irakurri, zuek aipatu....


Joao
2007-10-26 : 16:59

Dudarik gabe, oso artikulu ona!

Eztabaidakunde
2007-10-26 : 23:09

Ezin da erantzun, komentatu edo gogoeta librerik egin Juan Luis Zabalaren Plazan. Bere Plazan "gogoeta, eztabaida eta gogoeta librea" ezinezkoa denez, hemen egin behar:


urlia, sandia, berendia dio, baina izenik ez du ematen Zabalak. Ez dakigunez zein diren, daudenekin ezin aldendu "urlia, sandia eta berendiaren" merezimenduak. Edo ezin jakin "urlia, sandia edo berendiari" Jakiundeko kide izatea proposatu zitzaien eta kide izateari uko egin zioten.


Sustatu
2007-10-27 : 11:14

Erantzunak libre diren bloga badu Juan Luis Zabalak. Artikulu hori ez du han ezarri (oraingoz), baina beharbada handik ere erantzun dakioke.


Sustatu
2007-10-27 : 11:29

Jakiunde izenaren zatartasunaz, eufoniaz, eta jatorri etimologikoaz iritzi truke interesgarria Alua Munduan.


Ricardo Gómez
2007-10-27 : 19:08

Honezkero badago Juan Luis Zabalaren Inon izatekotan blogean "Zorrotz begiratutako gogoeta libreak" artikulua, inork han erantzun nahi badio.

Juan Luis Zabala
2007-10-28 : 01:12

Kaixo Eztabaidakunde:



Labur erantzungo dizut, puntuz puntu, eta bat opari:



1) Nire blogean dago jada artikulua (www.berria.info/blogak/zabala), eta erantzun daiteke zuenean.



2) Ez dut uste urlia, sandia eta berendia nortzuk izan daitezkeen zehaztea merezi duenik. Nork bereak izango ditu.



3) Litekeena da, bai, urliak, sandiak era berendiak proposamena jaso eta ezezkoa eman izana. Baina hala balitz ere, ezezko horiek berek ere ez al lukete zalantzan jarriko Jakiunderen benetako balioa? Zergatik esan ote dute, hala esan badute, ezetz? Kontua da herren geratzen dela Jakiunde, urlia, sandia eta berendia gabe.



4) Izenik ez, baina gai zehatz bat aipatuko dizut: AHTa. Jakiundeko bileretan, nork jarriko du zalantzan proi ektu hori? Ez ote dago jakituna izan eta AHTaren aurka egoterik?

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago