Teknologia albisteak

Hirien Kudeaketa Estrategikoari buruzko ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia
Miren Martiarena - Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa
2005-10-21 : 10:10

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak eta Bilbao Metropoli 30 Elkarteak Hirien Kudeaketa Estrategikoari buruzko ikastaroa antolatu dute Internet bidez.

Hirien Kudeaketa Estrategikoa enpresen esparrutik hiri eta eskualdeen garapen eremura zabaldu da. Ingurune sozio-ekonomikoaren bizitasunak eta hirietan gertatzen diren arazo konplexuek, esparru publikoko zein pribatuko zuzendari eta kudeatzaileak, orain arte erabilitako erremintek dituzten mugak gainditu eta beste tresna batzuk erabiltzera bultzatzen dituzte.

Ikastaro honen helburua gaur egun hirien garapenean sortzen diren joera eta kontzeptu berrien inguruko ikuspegi argi eta garbia ematea da.

Informazio gehiago ikastaroaren webgunean aurkituko duzu:

http://gec.asmoz.org

Miren Martiarena Ramírez
Idazkaria
Tel. 943 21 23 69
Fax. 943 29 79 46
GEC@asmoz.org

Erantzun

Sartu