Sustatu logoa Teknologia albisteak

Berton aldizkariko edukiak sarean

Bilboko Mahatserriko herri-aldizkari modura 8 urte egingo ditu laster Bertonek. Otxarkoaga, Begoña,Santutxu, Txurdinaga eta inguruetan irakurtzeko parada izan dutena orain sarean ere irakurtzeko moduan daukagu.

Berton hilabetekaria 1998an sortu zen. 80 zenbaki eta ia 2.000 ale zabaltzen ditu antzinako Begoñako errepublikoako lurraldean, Bilboko udalerrian. 2005 honetako udatik aurrera Asapala euskara elkartearen webgunearen egituraz baliatuta Berton-en edukiak sarean ere irakurri ahal izango dira. Topagunearen webgunean ere Berton-eko edukietara sartu daiteke. Sarean aurkituko dituzuenak paperezko edizioaren edukiak dira, oraingoz ez dugu orainkaririk sortu, baina horrelakoak ere etorriko dira.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu