Teknologia albisteak
4

Mariano Raxoi txirrindularitzaz kezkatuta?

Erabiltzailearen aurpegia
sustatu - sustatu
2003-10-23 : 11:10

Espainiar estatuko txirrindularitza krisi latz baten murgildu da. ONCE eta Ibanesto.com taldeak desagertu dira. Kelmek arazo ekonomikoak ditu eta desagertzeko zorian egon daiteke. Itxura denez, horrek guztiak benetan kezkatu du Mariano Raxoi PPko idazkari nagusia. Baina, bada "irtenbidea" agerian. Orain egun gutxi, Balearretako Gobernua eta Ibanesto.com akordio batera iritsi dira.

Arazo mardula

Arazo mardula

Once eta Ibanesto.com taldeek denboraldi hau amaituta, agur esango diote txirrindularitza profesionalari. Bestalde, Kelme taldeak, arazo ekonomikoak direla eta, gertu ikusten du desagerpenaren mamua, albiste honetan irakurri dugunez; datorren denboraldian maila profesionalean arituko dira Kelmeko txirrindulariak, baina aurrerago aldiz, panorama belztuko da. Beraz, etorkizun ilun hori ikusita, Euskaltel Euskadik izango luke txirrindularitza profesionalean lehiatzeko primizia.

Antza, horrek arduratan jarri zuen Mariano Raxoi PPko idazkari nagusia. Euskaltel Euskadi taldea espainiar nazioarteko txirrindularitza profesionaleko estatuko "ordezkari bakarra" izatea, arazoa ei da, beraz.

Raxoi txirrindularitzaren jarraitzaile

Mariano Raxoik, kirol honen jarraitzailea omen denak, Espainiako Itzulia ospatzen zen bitartean izan zuen honen guztiaren berri. Jose Maria Aznarren ordezkoa, kezkatuta gelditu omen zen. Beraz, espainiar txirrindularitzari laguntza emateko ahaleginetan hasi zen.

Raxoi Balearretako Gobernuarekin harremanetan jarri zen. Horrek proposamena onartu eta txirrindularitza talde bat sortzeko bideragarritasun azterketa egiten hasi zen. Jan Ullrich aukeratu zuten talde posible horretarako "lider", 6 milioi euro baino gehiagoko aurrekontuarekin. Baina, txirrindulari alemaniarraren fitxaketak eta arazo politiko batzuk zirela eta, proiektua eten egin zen.

Balearretako gobernua babesle nagusi

Ibanesto.com osatzen dutenek datorren denboraldian pelotoian jarraituko dute. Aste honetan lortu dute hiru urteko akordioa txirrindulari taldeak eta Balearretako gobernuak. Irletako gobernua izango da babesle nagusia. Ibanesto.com-ek berriz, urte betez arituko da babesle jardunean, bi milioi euroko ekarpenarekin. Beste babesle osagarri batzuk ere izango ei ditu.

Oraingoz, ez dute talde berriaren deitura eta egoitza zeintzuk izango diren argitu, ezta izango duen aurrekontua ere. Bestalde, irletako interes turistikoak direla eta, taldeak presentzia handi izango du Alemania eta Europa iparraldeko herrialdeetan egingo diren lasterketan. Frantziako Tourra ere helburu nagusien barne daukate.

Erantzunak

Merino, Zarauztik
2003-10-23 : 12:11

Frantziako Tourra ere helburu nagusien barne daukate.


Frantziako tourra ote da helburu nagusia? Nik uste dut helburu nagusia dela España agertzea edonon. Desiratzen nago ikusteko ia txirrindulariek zer eramango duten ipurtxuntxurrean. Ez dakit zeinen aldeko aukera egingo duten baina bi hauetako bat baietz (eta ziurrenik bigarrena):


  • Baleares

  • España

mariano lejarreta
2003-10-23 : 12:48

Bazterrak nahasten ibili omen da nire tokaioa "Espainiako" talderik pontenteena euskalduna izanik, mailako lehiakide bat topatu nahian. Govern Balearrak diruz lagunduta (eta ahuskalo nork gehiagok) talde berria bat aterako omen dute Unzuek eta Echavarrik. Baina euskaldunak infiltratu behar omen zaizkio Illes Balears taldean gure Raxoiri: Osa anaiak, Ordiozola, Txente Garcia, Arrieta...



Gainera, hemengoa den beste etxe batek ere, bere izena hartzen dihardu pelotian: Labarca2-BAQUE. Marianorentzat beste burukomin bat?

minolta haverland
2003-10-23 : 14:03

Kontxo kontxo, Raxoiek itxuraz seriotasunez hartu du espainiar estatuko presidente izateko hautagaitza. Txirrindularitza zale omen da. Dauden beste arazo "txiki" guztiak alde batera utzi eta ekin dio lanari.


Ez du, ba, beste ezer solte utzi nahi honek, guztia kontrolpean izateko ohitura hartu dute espainia aldean.


Hala ere, datorren urteko tourrean, nor agertuko da "argazkian"? Ibarretxe Euskaltelekin edo Raxoi Illes Balears-ekin?


Juan Ramon Gorriti
2003-10-23 : 19:10

Gaur aurkeztu da Frantziako tourra zenbat jende joango da uharteetatik txirrindulariak animatzera? Raxoi bera joango al da txaloak jotzera?


Joango direnak badakigu zeintzuk diren. Uholde laranja egongo ez denik imaginatu ere ezin dezakegu egin.


Kronoeskalada bat izango da 2004ko sorpresarik handiena. Alpe d'Huez-en izango da. eta 15 kilometro izango ditu.


Ibilbidea:


  1. ekaina (zapatua): Prólogo en Lieja. c.r.i. de 6 km.

  2. 1ª etapa: Lieja-Charleroi, 195 km

  3. 2ª: Charleroi-Namur, 195 km

  4. 3ª: Waterloo-Wasquehal, 195 km

  5. 4ª: Cambrai-Arras, c.r.equipos 65 km

  6. 5ª: Amiens-Chartres, 195 km

  7. 6ª: Bonneval-Angers, 190 km

  8. 7ª: Chateaubriant-Saint Brieuc, 208 km

  9. 8ª: Lamballe-Quimper, 172 km

  10. Limoges-en atseden eguna

  11. 9ª: St. Leonard de Noblat-Gueret, 160 km

  12. 10ª: Limoges-Saint Flour, 237 km

  13. 11ª: Saint Flour-Figeac, 164 km

  14. 12ª: Castelsarrazin-La Mongie, 199 km

  15. 13ª: Lannemezan-P. de Beille, 217 km

  16. 14ª: Carcasona-Nimes, 200 km

  17. Nimes-en atseden eguna.

  18. 15ª: Valreas-Villard de Lans, 179 km

  19. 16ª: Bourg d'Oisans-L'Alpe d'Huez, c.r.i 15 km

  20. 17: Bourg d'Oisans-Le Grand Bornand, 212 km

  21. 18: Annemasse-Lons le Saunier, 166 km

  22. 19º: Besancon-Besancon, c.r.i. 56 km

  23. 20º: Montereau-París, 165 km

Hasi beharko dugu jai eguna eskatzen gure lantegietan... Bueno, gaixoaldiko baja bat programatuko dut egun pare baterako.


Erantzun

Sartu