Koldo Almandozen "Belarra" film laburra Cannes-erako aukeratua
Emakume bat, dutxatik atera, jantzi eta bere semea besoetan duela baserri alboko belardira ateratzen da saski batean dauden maindireak eguzkitan zintzilikatzera. Urrutian gizon bat dabil segaz belar luzea mozten... Belarra filmean patuak ehuntzen ditu ezbeharraren hariak. Inor konturatu gabe. Isiltasunean. Errukirik gabe.
Aktoreak
Film labur honetan parte hartzen duten aktoreak Ainara Gurrutxaga, Iker Pernas eta Peru Almandoz dira. Ekoizleak, berriz, mk filmak eta napartheid dira eta filmaketa Leitzan egin zen.
Sariak, jaialdiak...
Belarra, KIMUAK 2002 katalogorako aukeratua izan zen eta honezkero sari batzuk jasotzeaz gain, jaialdi ugaritan parte hartu du ( Alcala de Henares, Festival Ibérico de Badajoz, Festival de cine de Mieres, Creat-Rivas Vaciamadrid, Tarragona, Manlleu)...eta aurtengo Rotterdam-ko zine jaialdi garrantzitsuan ere parte hartu zuen.
Erantzunak kargatzen...