KDE 3.1ean Euskara Ofiziala
2003-01-31 09:01
Euskara KDEn ofiziala:
KDE egun 70 bat hizkuntzetan itzultzen ari da eta ofizialki 45 onartu dute, euskara barne.
Hau historiaren zati bat ixten du nire ustez. 3 urteko historia zatia alegia. Denbora hartan KDE 1 baino ez genuen itzulpen kaxkarrak egiten hasi ginenean. Gero, pixkanaka pixkanak moldatu ginen... cvs-arekin ibiltzen ikasi, KDE Proiektuaren koordinatzaileekin harremanetan jarri...
Hutsuneak ere izan genituen edozein proiektuak dituen gorabeherak direla eta baina badirudi azkenean proiektu eder eta serio bat bihurtzea lortu dugula. Izan ere orain arte 90.000 hitz bat itzuli baitira eta KDE proiektu pottoloa da dagoeneko, 350.000 hitz bat duena, 500 fitxategitan banatuak, 18 adarrekin (KOffice aparte). 90.000 hitz hauek 1.800.000 pezetatako balioa dute. Diru hori guztiok eman dugu eta guztiok jaso dugu era berean. Hemen dugu Komunitatearen indarra. Propietarioek inoiz lortuko ez luketeena.
KDEuskaraz Proiektua orain inoiz baino sendoago ikusten dut. Pixkanaka pixkanaka jende gehiago hurbildu zaio laguntza eskaintzeko. Ez gaude aunitz, egia, baina gaudenok ilusioz beteak egiten dugu eta komunitatearekiko dugun ardura pozaz bereganatzen dugu.
Eta orain, zer?? Gehiegi erranen nuke nik. Lan dexente dugu gure aintzinean oraindikan. Garrantzitsuena da lortu dugun ofizialtasuna ez galtzea eta halaber programa gehiago euskaratzea, ez da makala gero!! Batez ere kontutan hartzen badugu euskararen hiztunen kopurua (660.000 bat aurkitu ditudan datuen arabera). 660.000 hauetatik ordenagailua izanen dituenak, demagun, %40a dela (gehiegi iruditzen zait, baina tira). 264.000 gelditzen zaizkigun bakarrik. 264.000 hauetatik KDE erabiltzen dutenak... zenbat? %1a? Ba, 2640 bat. Eta 2500 hauetatik lagundu nahi dutenak denak suposatzen dut. Baina laguntzen dutenak nire eskuko 5 behatzak soberan ditut tamalez, nahiz eta gero mintegietan 60 bat lagun agertzea borondate onez blai.
Bukatzeko eskerrak eman nahiko nizkioke proiektu honetan, edozein eratan, parte hartu eta lagundu duen oroi. Eta kontutan hartu: lan egiten duzuenean Komunitatearendako egiten duzue. Eta nor da Komunitatea? nor eta zuek ;)
Errudunak (bakarren bat ahanzten badut erran dezala :)):
Mila Esker Aunitz
Marcos
Erantzunak kargatzen...