Eibarren dago Urko mendia. Atzo, goizeko 9:00etan abiatu eta sei ordutik gora behar izan zituen gora igotzeko. 793 metro ditu Urko mendiak. Bidean oso gaizki pasa zuen. Bere hitzetan "beldurgarria" izan zen.
Inazio Arregik burnia Urko gainera igotzea lortu eta gero duda geratu da ia inoiz inork egin ote zuen balentria hori. Diotenez, 1939an Juan Zuloaga eibartarrak igo zuen, baina orduko hartan hiru ordu eta erdian burutu zuen lana.
Inork telebistako irudiak ikusi baditu beldurgarria izan zela esateko motiboak topatuko zituen. Bidean, botaka, jarri eta masaia beharrean, edaten zuena gorputzak onartzen ez zuela... Hala ere, entzuna genuen burugogor xamarra dela Iñaxio Arregi eta, atzo, ez dakit burugogortasuna erakutsi zuen, baina sasoi betean dagoela bai horraitio!
Sei ordu eta 21 minutu ia-ia denbora bikoitza ere bada 2,25 metroko luzera duen eta 15 zentimetro zabaleradun burnia igotzeko... Hala ere, marka hau Euskal Herriko Herri Kirol Federazioaren kontrolpean egin zen. 10 hilabetean jo eta su ibili da Iñaxio prestatzen eta lehendik ere kirolari izandakoa dugu azpeitiarra. Zuloagak, aldiz, beroaldi batean igo omen zuen burnia... Batek daki!
Bere laguntzaile Sebastian Gurrutxagak hauxe zioen marka egin ostean: "Lehen ere bagenekien hau egitea oso zaila zela, baina, gaurkoa ikusita, dagoen marka hori hobetzea ia ezinezkoa izango dela uste dugu". Laguntzaileak uneoro egon ziren laguntzen. Denborak eman, edatekoa, animoak...
Eibar inguruko irrati batean baduzue apustuetan eta aditua den gizon bat, uste dut Ziriako edo deitzen dela. Ba horrek ere jarraitu izan du eta inoiz entzun izan diot irratian ere apustu honen berri ematen.
Gaur goizean Euskadi Irratiko kirol tertulian, aldiz, duda handiak zeuden 1937an egindako markaren gainean. Sustatuko artikulu honetan ere editoreak duda egiten du.
Badago duda egiteko motiborik? Uste dut bakoitzari berea dagokiola eta azpeitiar honek egin ez badu ba egin ez arren meriturik ez duela falta. Zuloagari ere berea, mesedez.
El Correo egunkarikoek galdetu diote ia berriz saiatuko den marka hobetzen... "ezta zoratuta ere!" izan da erantzuna.
Arregi Zuloagak egindako markatik urrun geratu zen, dio Garak.
Azpeitiko mutikotea barra alboan duela Uztarriako gunean dagoen argazki honetan.