Teknologia albisteak
3

Kukubiltxok 25 urte bete ditu

Erabiltzailearen aurpegia
editorea - Sustatu
2002-11-21 : 09:11

Kukubiltxo, 1977an jaiotzen da txotxongilo eta animazio ikuskizunak sortzeko haurrentzat eta orokorrena ikusle familiarrarentzat. Amateur bezala bost urte pasa ostean, 1983an profesional egin zen taldea. Orain 25 urte bete dituzte.

Bere sasoi profesionalean, 28 ikuskizun plazaratu ditu. 5 ikuskizun antzokirako izan dira,, 8 kale animaziora bideratuak, 6 kale ikuskizunak, 2 ikuskizun antzoki zein kalerako moldagarriak eta beste 3 produkzio bereziak (hauetako bat Bilboko Teatro Establerekin, eta besteak Orain, Cobaya eta Karrakarekin) eta azkenik 4 ikuskizun Oskorri musika taldearekin.

Kukubiltxo 1996an mundu fantastikoan murgiltzen hasi zen Ramon Maria de Azkueren kukubel lanarekin eta Errose Bustintza Mañariako-k zabaldutako ipuinekin txirrikiz ikuskizuna kaleratzen da.

Orain, Kukubiltxoren 25. urteurrenean Ekidazu. Lehoiek ez dakite biolina jotzen Mikel Zarate idazle bizkaitarraren Ipuin antzeko alegi mingotsak izeneko alegia hartu du inspirazio-iturri. Ikuskizun musikal honetan bere urteurrena ospatzeko alegiaren mingotsa eta umorearen gozoa batera datoz.

Webgunean, kartelera, distribuzioa, tailerrak, egutegia... ikusi ahal izango dituzu. 25 urte betetzen dituela eta marrazki animatu bat ikusi ahal izango duzu musika eta guzti. Hori bai, pazientzia Telefonikako hari finak dituzuenok.

Erantzunak

kukubiltxo_zalea
2002-11-21 : 11:06



Zelan igartzen dan ez dirala ez Arrasatekoak, ez Eskoriatzakoak, ez Aretxabaletakoak... ez dira Debagoienakoak.... ezta?

Ez dozue jatorria aipatzen eta.



Nongoak ete dira ba Kukubiltxokoak?



Bere webean ez al dakar holango informaziñorik?



Hau da hau mundu arranoa!

Luistxo Fernandez
2002-11-21 : 11:15

Kukubiltxo.com-en ere ez dut ikusi "jatorririk" aipatzen dutenik Kukubiltxokoek. Kontaktu helbide bat bai, Larrabetzun. Jatorria ere bertan dutelakoan nago, baina berriro diot, Kukubiltxok ere ez du aipatzen bere "jatorria", gauza aski desberdina baita "jatorria" eta kontaktuko helbide bat.


Ez dakit zertara datorren gunearen propaganda egitera etorri den albiste hau kritikatzea.


Zeure zaletasun honen inguruan edo beste edozeinen gainean gauzak ikusi nahi badituzu Sustatun, erraza duzu: Zeuk idatzi


mikel irizar
2002-11-21 : 21:15

Zenbat izerdi isurtzen dugun zerbait egin duena kritikatzen! Txarto egindakoa kritikatu baino, zuzendu egizu zeuk! Sustatun, eta sarean oro har, hori da jokabidea. Hutsunea, gabezia edo okerra ikusten duenak, hura bete edo zuzentzea besterik ez dauka. Horregatik, zeuk erantzun, Kukubiltxo-zale horrek... Nongoa da Kukubiltxo?





Erantzun

Sartu