Teknologia albisteak

Egunkari digitalak ikusten ditu gehien Internautak

Erabiltzailearen aurpegia
editorea - Sustatu
2002-11-15 : 09:11

EAEko Interneutek gehien aipatzen dituzten weben rankingaren buruan jarraitzen dute Eustatek egindako inkestaren arabera. Erabiltzaile kopurua ere igo egin da. Bilatzaileetan erabiliena, aldiz, Google.

Egunero konektatzen diren Internet-erabiltzaileen kopurua % 14 igo da.

Egunero konektatzen diren Internet-erabiltzaileen kopurua % 14 igo da.

Hamabost urtetik gorako euskal Internet-erabiltzaileek gehien bisitatzen dituzten weben rankingaren buruan egunkari digitalak daude: guztira 184.000 aipamen izan dituzte, 2001eko laugarren hiruhilekoan baino 50.000 gehiago. Informazio hori Eustatek 2002ko 2. hiruhilekoan familiei egin zien Informazioaren Gizarteari buruzko Inkestatik atera da.

Internet-erabiltzaileek gehien aipatzen dituzten 20 WEBen rankinga hemen aurkituko duzu.

El correo digital da webgune aipatuena eta bost dira gure Internet-erabiltzaileen zaletasunak nabarmen gehitu dituzten webak:

Azken orrialde hori ez zen aipatu ere egin 2001eko 4. hiruhilekoan egindako inkestan. Udako oporren prestaketak eragina izan du Iberiaren gunearen igoeran ere, 19.000 aipamenetara heldu baita, 6.000 gehiago.

Bankuak, aurrezki-kutxak eta bestelako finantza-agentziek 50.000 aipamen izan dituzte, 2001eko 4. hiruhilekoan baino laurden bat gutxiago. web mota honen barruan, Euskadiko Kutxa dugu sarearen erabiltzaileen gogokoenen buruan, 15.500 aipamenekin, eta ondoren, BBVA eta BBK

Unibertsitateen orrialdeek ere, EHUkoa,, Deustokoa eta UNEDekoa 2001eko 4. hiruhilekoan baino 3.000 aipamen gutxiago izan dituzte, 2002ko 2. hiruhilekoak ikasturte-bukaerarekin bat egin baitu.

GOOGLE bilatzailea, bilatzaileen rankingaren buruan jarri da, %79ko igoerarekin.

Milioi laurdenetik gora dira GOOGLE bilatzailea aipatzen duten Internet-erabiltzaileak (264.000 aipamen) eta, ondorioz, 2002ko 2. hiruhilekoan bilatzailerik erabiliena da, 2001eko 4. hiruhilekoan nagusi zen YAHOOren tokia hartu baitu. Ia bilatzaile gehienek galdu dute pisua.

Erantzun

Sartu