Teknologia albisteak
6

Zure nabigatzaileak lehenengo hitza euskaraz egiten al du?

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2002-10-18 : 10:10

Sustaturen orri nagusian Buenos días edo antzeko mezu arrarorik atera zaizu?

Zure nabigatzaileak lehenengo hitza euskaraz egin dezan konfiguratuta duzu?

Sarritan entzun izan dugu lehenengo hitza euskaraz esaera. Izan ere, askotan gertatzen da bi euskaldunek elkarren artean erdaraz jardutea biak euskaldunak direla jakin gabe.

Interneten zabiltzanean ere, komeni da zure nabigatzailea zuzen konfiguratzea lehenengo hitz edo byte hori euskaraz egin dezan. Horrela lortuko duzu:

  1. Eduki elebidun edo eleanitza duten webguneetan zuzenean euskarazko bertsioa jasotzea. (Googlen adibidez)
  2. Euskararen pisu espezifikoa handitzea interneten.

Sustatutik zure nabigatzailearen hizkuntza aukera euskarara finkatzeko kanpaina bultzatu nahi dugu. Horregatik zure hizkuntza lehenetsia ez bada euskara, mezu bat aterako zaizu Sustaturen sarrera orrian .

Gaur egun hauek dira Sustaturen irakurleen hizkuntza hobespenak:

  • Gaztelania %70
  • Euskara %17
  • Ingelesa %5

Honek ez du zure nabigatzailearen hizkuntzarekin zerikusirik. Lasai izan dezakezu nabigatzailea ingelesez, eta zure hizkuntza aukeretan euskara lehenetsia, adibidez.

Ez duzu lan handirik izango. Gehienez 2 minututako lana zure nabigatzailearen hizkuntza lehenetsia euskara jartzen!

Informazio gehiago hemen

Hamabost egun barru egingo ditugu neurketak berriz. Ea nola portatzen zareten!

Erantzunak

maite
2002-10-18 : 12:17

Azalpen hau beste batzuentzat ere argigarria izango delakoan hona hemen lagun batekin izandako e-postarrizketa:


Nik explorer euskaraz daukat eta zergatik esaten dit "Buenos dias"?


Zuk nabigatzailea (Explorer, Nescape, Mozilla, ...) edozein hizkuntzatan euki dezakezu instalatuta: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, ... Zuk euskaraz daukazu itxuradanez. Honela programa eta bere aukerak: kopiatu, bidali, bilatu eta abar... euskaraz agertzen zaizkizu.


Baina beste gauza bat da zuk nabigatzeko erabiltzen duzun programa horrek preferentzietan zein hizkuntza daukan hobetsita. Eta honek ez dauka zer ikusirik programaren hizkuntzarekin. Hau da, eman dezagun web bat euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez dagoela. Zure nabigatzailea web horretan sartzen denean honek detaktatu egin dezake zure nabigatzaileak zein hizkuntza daukan hobetsita eta hizkuntza horretan emango dio informazioa. Normalian jende askok ez daki hau aldatzen eta horregatik ateratzen zaio web-a erderaz informazio berdina euskaraz edo ingelesez egon arren eta nabigatzailea euskaraz instalatuta euki arren.


Sustatun sartu zarenian egun onak gaztelaniaz eman badizkizu zure preferentzietan gaztelania aukeratuta duzulako da. Kanpaina hau zure nabigatzailearen preferentzietan euskara hobesteko da. Orain segi Sustatuk emandako bidea eta aldatu zure preferentziak.


Txabi
2002-10-18 : 12:26



Ez dakit marketing teknika izango ote den baina saiatu arren ez dut informazio gehiago lortu jarri duzuen estekan.

Hau baino ez dut ikusten:

Site Error

An error was encountered while publishing this resource.



Resource not found



Sorry, the requested resource does not exist.

Check the URL and try again.



Resource: http://www.sustatu.com/hizkuntza.html



Ea laster konpontzen duzuen!

Sustatu
2002-10-18 : 12:41

Akabo!!


Akabo!!


Lan guztia txukun egin eta lotura gaizki ez dugu idatzi ba...


Zuzendu dugu lotura artikuluan.


http://www.sustatu.com/euskaraz.html


Barkatu endredoak!


aritza
2002-10-18 : 13:19

Galeon-en: Ezarpenak --> Hobespenak -->Rendering --> Languages --> Basque

Joxe Rojas
2002-10-18 : 16:11

Appleren Mac OS X sistema eleanitza da eta, momentuz euskarazko itzulpenik ez duen arren, euskara sistema osoaren hizkuntza gisa lehenesteko aukera ematen du 10.2 bertsioan behintzat. Honek lana aurreztu ahal digu internetn ibiltzean, adibidez, sistemaren ezarpen globalak erabiltzen dituzten nabigatzaileek (OmniWeb, Chimera, Mozilla ere —uste dut—)automatikoki erabiltzen baitituzte sistemak ezarrita dituen hizkuntzak.



Hori egiteko pausuak oso errazak dira:



1.- Apple Menutik "Preferencias de Sistema / System Preferences" aukeratu. Panelaren barruan, "Internacional" atalera jo. "Idiomas" atala zabalduko da zuzenean.



2.- Hizkuntz zerrendaren ondoan, "Editar" botoi bat dago. Sakatu horri eta hizkuntz zerrenda luzea agertuko da.



3.- Bilatu "Euzkeraz" (sic!) zerrenda horretan, eta bere ondoko koadroa gaitu. "OK"-ri sakatu.



4.- "Idiomas" ataleko zerrendan, aukeratu agertu berri den "Euzkeraz" aukera, eta saguko botoia askatu barik, lehenengo postura eraman.



5.- Itxi "Preferencias" panela. Listo. Sistemaren ezarpen orokorrak erabiltzen dituzten programa guztiak euskaraz funtzionatzen saiatuko dira, eta euskarazko fitxerorik izan ezean, zerrendan hurrengo dagoen hizkuntza erabiliko du.

M. K.
2002-11-18 : 13:32

> Sustaturen orri nagusian *Buenos días* edo antzeko mezu arrarorik atera

> zaizu?

>



Bai, Buenos días. KZGune batean nago.



Instrukzioak jarraituz Explorrereko Heramientas > Opciones konfiguratzeko orduan, hori ukitzeko aukera baliogabetuta daukala esaten du gaztelaniaz Windows XP-rekin dabilen makina honek.



KZGuneko ordenadore guztiak berdin daudela uste dut.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago