Teknologia albisteak

“Eskubideak ikasten” lehiaketa abian jarri da TikTok sare sozialaren bidez eskubideak zabaltzeko

Erabiltzailearen aurpegia
2024-04-24 : 14:57

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak, lankidetzan UN EtxearekinEskubideak ikasten giza eskubideen inguruko dibulgazio eta sentsibilizazio lehiaketa abian jarri du TikTok sare sozialean. Lehiaketa 14 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, giza eskubideei buruz hausnartzeko eta gogoeta pizteko.

Parte hartzea 20 segundo eta minutu bat arteko bideo bat sortzean datza, galdera hauetako bati erantzuna emanez: Zer dira zuretzat giza eskubideak? Zertan eragiten dizute? Zein eskubide urratzen dira gure inguruan? Zer egin dezakegu hauek defendatzeko? 

Parte hartzea errazteko, lehiaketaren TikTok kontuan (https://www.tiktok.com/@eskubideakikasten) giza eskubideen inguruko hainbat arlori buruzko bideoak aurki daitezke, erreferentzia moduan. 

Parte hartzeko azken eguna 2024ko maiatzaren 31 da, anima zaitez! 

TikTok: @eskubideakikasten 

Izen-ematea: https://eskubideakikasten.asmoz.org/es/2024/04/12/izen-emate-formularioa/ 

Informazio gehiago: https://eskubideakikasten.asmoz.org/ 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago