Teknologia albisteak

Egunean Behin: astelehenean hasiko da 15. denboraldia

Erabiltzailearen aurpegia
2024-05-03 : 12:35

Datorren astelehenean, maiatzaren 6an, hasiko da Egunean Behin jokoaren denboraldi berria, jokoaren 15.a. Uztailaren 14a arte luzatuko da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Sailak babestuko du: Gipuzkoako kultura eta kirol alorretako ekimen desberdinen berri izango dugu astero galderetan, adi! Horrez gain, Hitz Zentroarekin egindako kolaborazioaren ondorioz, jokalari berezi baten partaidetza izango dugu denboraldian egunero: Latxa euskarazko adimen artifizialak jokatu egingo du beste guztion artean!

Denboraldi honetako 10 asteetan, GFAko Kultura Sailak bi aste babestuko ditu sariekin, lehena datorren astelehenean hasiko dena, Pasaia Itsas Festibala ardatz hartuta, eta denboraldi amaieran, uztailean, sailkatuen arteko onenek sari hauek irabaziko dituzte: telebista adimentsua, telefonoak eta zozketaz Chromecast-ak./p>

Gainerako babesleak hauek izango dira:

  • Burutü komunikazio eta publizitate agentzia.
  • Nik Patrika Digitala, Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu bat, app bakarrean zerbitzu publikoen txartelak bateratzeko balio duena.
  • Bioterra; produktu ekologikoen azoka (Irungo Ficoban ekainean).
  • Fagor Industrial - Onnera Group, Ostalaritza eta garbiketa ekipamendu profesionalen talde kooperatiboa.
  • Txikipedia, euskarazko Wikipedia osatzen duen meentzako entziklopedia txiki eta askea.
  • Gidabaimenak Euskaraz, ikasleari gidabaimenerako euskaraz prestatzeko aukera ematen dion zerbitzua.
  • Hitz Zentroa; Adimen artifizialeko Latxa proiektua garatzen ari den ikertegia.
  • Laboral Kutxa; Banka-zerbitzuak eta aseguruak.

Eta kolaborazio berezia ere bai IKA Euskaltegiekin, laster estreinatuko dugun galdera sorta interesgarri bat sortzeko.

Asterik aste babesleek eskainitako sariak izango dira, bat lehiaketako irabazleentzat eta beste bat zozketaz, gorago aipaturiko denboraldiko sariez gain-

Deskargatu Egunean Behin doan zure aplikazio dendan:

Erantzun

Sartu