Teknologia albisteak

'Mendiurrena': Euskal Mendizale Federazioaren mendeurrena

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-04-24 : 15:01

Maiatzean beteko dira 100 urte Euskal Mendizale Federazioa (EMF) sortu zela, orduan ere oihartzun handia izan zuen eta Elgetan izan zen ekitaldi batean (1924ko maiatzaren 18an). Mendeurren hau ospatuko du EMFk logikoki, eta izen aproposa ere asmatu diote: Mendiurrena.

Egitarau oso bat prestatu du EMF-k, urte hasieratik garatzen ari dena, eta bere gailurra izango duena maiatzaren 18an, mendiurren zehatza gertatuko den egunean.

Eta egitarau horretan nabarmen, asteburu honetan, apirilaren 27 eta 28an antolatu den ekintza: "100 urte 100 mendi" ekimena. Euskal Herriko ehun mendi talde baino gehiago igoko dira zazpi herrialdeetatik aukeratutako 100 tontorretara, eta ehungarren urteurreneko bandera eramango dute. Efemeridea oroitzeko bi mila mapa egingo dira.

Maiatzaren 18koari dagokionez, ekitaldi instituzionala eta mendizalea egingo da Elgetan, ordezkar politikoekin, erakundeetakoekin eta mendi taldeekin. Ekitaldi ofizialaren ondoren, herri bazkaria egingo Elgetako frontoian. Egunean zehar, udaletxeko plazan marmolezko plaka jartzea, musika, martxa nordikoa...

Mendiurrenaren jarduera programa, hemen.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago