Teknologia albisteak

"Euskara oinarri eta eleaniztasuna helburu" jardunaldia egingo da Gasteizen

Erabiltzailearen aurpegia
2019-09-25 : 14:01

ELEBILAB Elebitasunaren Laborategiak eta UEUk antolatu duten jardunaldi hau urriaren 4 eta 5ean egingo da Gasteizen. Helburua Euskal Herriko elebitasun goiztiarrak eta haren ikerketak ia hiru hamarkadetan zehar izandako aldaketari buruz hausnartu eta haren emaitza gizartearekin partekatzea da.

Hauxe da egitaraua:

EGITARAUA

URRIAK 4, OSTIRALA

09:00  Itziar Idiazabal. Jardunaldiaren aurkezpena.

09:45  IRAKASKUNTZA ELEANIZTUNA

  • 09:45  Beñat Lascano eta Ibon Manterola: Mattin Zaku eta Etincelle/Centellita: D ereduko haurren garapen elebiduna aztergai.
  • 10:15  Ana Aldekoa, Beñat Garaio eta Maite Garcia: 3 txerritxoak eta 4 ipuin, otsoak etxea bota ez dezan: hezkuntza eleaniztuna hizkuntza gutxitu batekin gelaratzeko zenbait praktika.

11:00-11:30 Atsedena

11:30  IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA

13:15-15:00 Bazkaria

15:00  EUSKALDUN ELEBIDUN GOIZTIARREN HIZTEGIA ETA GRAMATIKA

 

URRIAK 5, LARUNBATA

09:00  HIZKUNTZA-ANIZTASUNA MUNDUAN ETA EUSKAL HERRIAN

10:45-11:15 Atsedena

11:15  AHOZKOAREN DIDAKTIKA ETA DISKURTSOAREN ANALISIA

  • 11:15  Argia Olçomendy eta Jon Casenave: Ahozko euskara Iparraldeko euskarako irakasleen formakuntzan.
  • 11:45  Ines Garcia-Azkoaga, Leire Diaz de Gereñu eta Luis Mari Larringan: Narrazioak ardatz: generotasuna eta narrazio ekintzaren berezitasunak.
  • 12:15  Jean-Paul Bronckart eta Joaquim Dolz: Eleaniztasuna, mintzaira zer den eta nola irakatsi behar den ulertzeko.

13.00-14.00 Itxiera-ekitaldia.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu