HARATZAGO Brankaz hasi ginen Azkuen, geurera dzanga eginez, buruaz eta eskuez, olatuak eraginez. Ibilbide ibilaldi, ikastolaren ibilgu, bidelagunen ugera, adibide darabilgu. Muga zaharrak bota dira, berririk ez da eraiki, mundura eta herrira, nahi garelako ireki. Ginen gara, ziren gagoz, haratzago doaz datoz Bazen bada, dira dagoz, haratzago goaz gatoz Zabal gaitezen urruti, helmuga ez da ikusten ta saiatu gertukoa, haratzago erakusten.
Erantzun
Sartu