Ehunka lagun bildu dira gaur arratsaldean Etxarri Aranatzen Hodei Ijurko euskal preso politikoari harrera bero bat eskeintzeko. Gaur goizean atera da A Lama espetxetik, bere etxetik 750 kilometrotara dagoena. Haraino joan dira hainbat furgonetan eta autobus batean bere senide eta lagunak, eta etxera ekarri dute, 10 urte eta gero.
Erantzun
Sartu