Teknologia albisteak

Taxoareko Hitza

Erabiltzailearen aurpegia

Osasunazale eta euskaldu direnei zuzenduriko gunea. http://www.taxoarekohitza.wordpress.com

Erabiltzailearen jarduna

Arrastoa uzten ari da

2017-02-15 : 19:28

Golari bizkarra emanda egon zen hiru hilabete luzez, baina azken asteetan harrapakari sena berreskuratu du Sergio Leonek. Lehen denboraldia du elastiko gorritxoarekin, baina bikain egokitu da taldera nahiz kategoriara; orain arte sartutako zazpi golak horren lekuko. Ez dira asko Osasunara etorri eta lehen sasoian hainbeste gol egin dituzten aurrelariak. Artikulu honetan azken hogei urteetako kasuak bildu ditugu. 

Ez zuten maila eman

2016-04-18 : 16:08

Mallorca-Osasuna (1-1)| Osasunak puntu bat urratu zuen Iberostar Stadin, penalti polemiko bati esker. Garaipena beharrezko zuen, baina laugarren jardunaldiz jarraian puntu banaketarekin konformatu behar izan zen. Gorritxoek partida oso grisa jokatu zuten, batik bat lehen zatian. Bigarrenean itxura hobexeagoa eman zuten, aldaketa taktikoa medio, baina oro har ez zuten garaipena eskuratzeko meriturik egin.

Gol faltak markatu dezake

2016-04-15 : 15:25

Mallorka-Osasuna (Igandea, 19.15 Iberosta Estadi)| Hamar urte daramatza Osasunak Mallorkaren zelaian irabazi gabe. Estatistikak kontra direla, talde nafarrak azken lau partidetako boladarekin moztu eta igoeraren lehian jarraitzeko hiru puntuak eskuratu beharko ditu Iberostar Estadin. Mallorkaren aurkako partidan, Antonio Otegui eta Javier Flaño hamaikakora itzuliko dira.

Bolbora bustia Sadarren

2016-04-12 : 17:05

Osasuna 0-0 Elx| Hirugarrenez jarraian huts eta hutseko markagailuarekin amaitu zuen neurketa Osasunak. Gorritxoek bigarren zatian gogotik estutu eta aukera mordoa izan zuten arren, beste behin, kamuts ibili ziren ate aurrean. Gauzak horrela, azken lau partidetan hiru berdinketa eta porrot bat pilatu du Enrike Martinen taldeak.

Partida berdindu ez ezik, arerio zuzena den Elxekin golaverage-a  ere galdu zuen Osasunak: Martinez Valero futbol zelaian bi eta bateko emaitzarekin amaitu zen norgehiagoka. Jardunaldi honen ostean, talde nafarrak zazpigarren postuan jarraitzen du, bostgarren postuan dagoen Zaragozarekin 49 puntutara berdinduta. Bederatzi jardunaldi liga amaitzeko.

Azken txanpako lehen finala

2016-04-10 : 23:12

Osasuna-Elx (Igandea, 19:15, Sadar futbol zelaia)| Gironaren aurka puntu bat urratu ondotik, gorritxoek igoeraren lehian sartu den Elx hartuko dute Sadarren. Alacanteko taldea arerio zuzena dute, hau ere 48 punturekin baitago. Partida honi begira, Enrike Martinek Merino zelairatu ahalko du, hiru astez min hartuta izan ostean. Unai Garcia ere osatze bidean da, baina ez da igandeko neurketara iritsiko.

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago