
Mapak eta historia maite dituen gazte ingelesa da Ollie Bye. Bere zaletasunak oinarri hartuta, mapa historikoetan oinarritzen diren animazioak eta bideoak sortzen hasi zen duela 2 urte. Bere Youtube kanala oso ezagun egin da mapazaleen artean, eta bere bideo bakoitzak ehundaka milaka bisitari lortzen ditu. Ehunka eta milaka urteko historia minutu gutxitan laburbiltzeak dituen zailtasunak (eta xehetasun falta) kontuan izanik ere, bideo ikusgarriak sortzen ditu Ollie Byek.