
Atzo ireki zituen ateak 2deo euskarazko ikus-entzunezkoen laborategiak, Donostiako Tabakaleran. Sektoreko eragileekin elkarlanean sortu da, eta edukien esperimentazioan jarriko ditu indarrak. Bere helburua euskarazko ikus-entzunezkoen ekoizpena eta kontsumoa handitzea da, sormen testuinguru berriak sustatuz, ekoizpen-eredu eta formatu berrietan esperimentatuz, eta zabalkunde kanalak biderkatuz, betiere sektorea osatzen duten eragileekin elkarlanean eta herritarren partaidetza aktibatuz.