Teknologia albisteak

Aldiri arkitektura aldizkariaren agurra

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-02-26 : 09:11

Duela egun batzuetako albistea da (eta iaztik iragarria zegoen), baina aipu bat ere merezi du:Aldiri euskal arkitektura aldizkariaren azken alea argitaratu da otsail honetan. 45.a, Epilogoa izenburuarekin. 45 ale atera ditu Udako Euskal Unibertsitateak 2009tik hona. Aldizkari akademiko osoa izan da Aldiri: paperrak eskatzen zituen, berrikuspen kritikorako; eta horrez gain iritzi artikuluek osatzen zituzten aleak. 

Agurrean zenbait motibo aipatu dituzte:

  • Idazle falta. "Azken urteotan zaila egin zaigu paper-ak jasotzea, norbaiti tiraka ibili garen sentsazioa izan dugu sarritan. Izan daiteke euskaraz arkitekturaren inguruko gaiez hainbeste ez dela idazten, eta urtean lau ale argiratzeko material urria dugula pentsatu dugu. Gainera, aldizkari zientifikoa zer den eta nola funtzionatzen duen agian ez dago oso zabaldua, eta idazleak kritika jasotzea ere mingarria suertatu da kasu batzuetan".
  • Papereko formatuaren gainbehera.
  • Lan karga handiegia erredakzio kontseiluan.

Irakurri gehiago motibo hauez hemen. Eta iaz webgunean argitaratu zuten agurrean ere badaude azalpen batzuk.

Guztiarekin, sekulako material pila argitaratu dute, harro egoteko moduan daude. Testuak copyleft lizentzia batekin argitaratu dituzte (irudiak egileen eskubide pribatiboz ordea), eta materiala webgunean aurkitu daiteke, azken aleak UEUren dendan salgai daudelarik.

Ilustraziorak, 23. alearen azala. Agur, Aldiri.eus, eskerrik asko.

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago