Teknofiloen albistegia

"Cocinas del mundo" Ikastaro - topaketa

2019-02-06 : 13:28

Migrazio Proiektuaren baitan, Zumalakarregi Museoak Ormaiztegiko Udalaren laguntzarekin sukaldaritza jardunaldi irekia antolatzen du. Ekain kulturaleko programaren barruan egiten den Kulturarteko GastroAzoka ekintzaren bidea jarraituz, ikastaro-topaketa irekia egingo da, bertan aurkeztu ziren zenbait jakirekin eta partaideekin.

 Ekintza gazteleraz izango da Barduliarrak elkartean, Ormaiztegin. Otsailaren 17an, 10:00etan emango diogu hasiera ikastaroari eta 13:30etan sukaldatutakoaren dastaketa izango da. Aurrez izena emanda (otsailaren 13a baino lehen). Kopuru mugatua. Sukaldaritza ikastarora etor zintezke (dastaketa barne)  edo jakiak dastatzera etorri ikastaroaren amaieran.

Informazio gehiagorako: klik egin hemen

Zumalakarregi Museoko kontaktua

Tlf: 943 88 99 00

e-posta: mzumalakarregi@gipuzkoa.eus

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu