Larunbatean arratsaldeko 20.00etatik aurrera oholtzaratuko dituzte Euskalduna Jauregian zuzeneko musikari, dantzari, abeslari eta Xabi Paya bertsolariaren partehartzearekin. Ruper Ordorika, Antton Valverde, Itziarren Semeak, Andrea Bidart eta Mikel Markez, Oreka TX eta Korrontziren abesti ezagunen koreografiak dantzatuko ditu Mungiako Amilotx Dantza Taldeak, baita Mikel Laboa eta Xabier Leterenak ere.
“Dana eman behar jako maite dan askatasunari” idatzi zuen Lauaxetak XX. mende hasieran, eta Mungiako Amilotx Dantza Taldeak herriko poetaren esaldia bere egin eta Kantuetan Dantzan ikuskizun berezi eta bakarra sortu du, urriaren 6an Euskalduna Jauregian oholtzaratuko duena “dantza eman behar jakolako maite dan askatasunari”.