Teknologia albisteak

Kaixomaitia.eus | Saltsa badago!

Erabiltzailearen aurpegia

Internet omen da ligatzeko dantzaleku berria, gure helburua Euskaldun guztiak dantzan jartzea da! Saltsa badago!

Erabiltzailearen jarduna

Familia ereduak pertsonak adina

Idoia Mugika kimikaria da. Arrate Carrorekin ezkonduta dago eta bi seme dituzte, bizkiak: Manu eta Leon. Beraien harremana ustekabean hasi zuten, Mugikak bereziki ez zuelako inoiz buruan izan familia bat beste emakume batekin osatzea. Lau urte daramatzate elkarrekin, familia ederra dute, beste edozein bezalakoa. Oso esperientzia polita bizitu dutela argi dute, horrelako zerbait eraikitzea erraza ez den arren.

Anatomiako Hiztegia (1)

Goiatz Labandibar [@goiarzL]

BARRABILAK:

HIZTEGI ENTZIKLOPEDIKOAK:

1) iz. Gizonezkoaren eta oro har ugaztunen bi testikuluetako bakoitza.

2) Gizakiagan eta ugaztun gehienetan jaio aurretik barrunbe abdominalean garatzen dira, baina jaio aurreko unean edo jaio eta handik gutxira jaisten dira eskroto edo barrabilak biltzen dituen zorro-antzekora. Indibiduo helduengan, luzean 4-5 cm inguruko arrautza-antzeko masa da eta albuginea izeneko mintzez estalia dago. Barrabil bakoitza kiribilean bilduta dauden milaka tubulu seminiferoz osatua dago; tubuluak epitelio germinalaz inguraturik daude eta epitelio horretan daude espermatozoide bilakatuko diren nukleo handidun zelulak. Tubulu hauen artean zelula interstizialak daude eta zelula horiek sexu-hormona maskulinoak (testosterona bereziki) jariatzen dituzte. Tubulu seminifero bakoitzaren muturrean beste hodi fin bat, eferentea izenekoa, dago eta honen bidez epididimoarekin konektatzen du; bertan depositatzen dira espermatozoideak. Epididimo bakoitzetik ateratzen den hodi deferentea izenekoak barrabil bakoitza barrunbe abdominal, gernu-maskuri eta zakilarekin komunikatzen du. Bi funtzio ditu, beraz, barrabilak: ugalketarako dena bata (espermatozoideak sortzea) eta endokrinoa bestea (sexu-hormona maskulinoak jariatzea).                                     

 

Ezkondu edo bikote bezala erregistratu, zertarako?

Daniel Martinez abokatua da. Ekin Abokatuak-en egiten du lan, Orereta-Errenterian. Goiburuko galdera nagusi horrekin jo dugu harengana, ezkontzari eta izatezko bikoteei buruzko xehetasun gehiago ezagutu asmoz. Arrazoi ezberdinak izan ditzakegu ezkontzeko: ohiturak, lege arrazoiak, pertsonalak… Baina bereziki ekonomikoak dira aintzat hartu beharrekoak, Martinezek nabarmendu duenez. Ziur aski gehienek beste zerbaitengatik hartzen dute urrats hori egiteko erabakia, baina okerrik egin nahi ez badugu, kontenplatu beharrekoak ez dira zio erromantikoak

Aniztasun funtzionala: sexua eskubide bat da

Liher taldearen Maitemina abestia burutik ezin kendu nabil azkenaldian. Bereziki esaldi bat sartzen zait barruraino: Zentzurik al du sentitzeak plazera ez den ezer? Esperientzia gradu bat izaki, helduenek askotan esaten digute gozatzeko, arazoak gerora ere etortzen direla bakarrik. Esaldi horrek gauza bera gogorarazten dit: plazera bilatu behar dugula ahalik eta gehien, sustoak bestela ere jasoko ditugu eta.

Zurrunbiloak

Goiatz Labandibar [@GoiatzL]

Kuleroak bustitzen ari zitzaizkiola sentitzen zuen. Lumaren ile finak fluxu baginala sortzen den paretekin zuzenki lotuta baleude bezala. Begiak itxi zituen eta kanpotik inork sumatuko ez zituzkeen baina behatz puntetatik hasi eta azkeneko ileraino zeharkatzen zuten dardara haiekin gozatzeko zentratu zen.

Edaten duzunean

Kaixomaitia.eus en blogean kolaboratzaile gisa hasi da idazten Goiatz Labandibar Oiartzuarra. Narrazioak idatziko ditu berak bi astez behin eta hemen duzue lehena; "Edaten duzunean" , Eef Barzelayren abestian.
Gozatu narrazioaz, abestia entzuten duen bitartean!

 

Kaixomaitia.eus Enpresarean Azokan: kronika (oso) pertsonal bat (II)

Joan zen astean egin zen Enpresarean Azoka. Hemengo testu hau ostiralean idatzi nuen beste honen jarraipena da "Kaixomaitia.eus #EnpresareaAzokan: kronika (oso) pertsonal bat (I)". Lehenengoan Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak antolatu zuen #EnpresareanAzoka-ren kronika idatzi nuen eta bigarren honetan "Arin Arin" saioaren saria irabazi izanaz eta saria "Banaiz Bagara" elkartearekin partekatzearen arrazoiez mintzatu naiz. Enpresarean Azokaren kronika ofiziala Sustatun bertan argitaratu dute antolatzaileek.

Prostituzioa: legeztatzea, abolizioa edo despenalizazioa?

Prostituzioa edo sexu-lana diruaren edo beste zerbaiten truke sexu harremanak saltzea da. Sexu zerbitzuak eskaintzen dituzten pertsonei prostitutu (latinezko prostitutus hitzetik) edo sexu langile deritze; emakumeei, prostituta (edo, irain kutsuarekin, puta, emagaldu, urdanga eta abar). Gaur egun, legez kontrako jarduera da herrialde askotan, batzuetan heriotza zigorrarekin zigortzen dena, baina beste herrialde batzuetan guztiz legezkoa da. Zenbait emakume feministak lanbidetzat aldarrikatzen dute (Wikipediatik).

Adinak bai ez duela garrantzirik

Harrigarria irudituko zaie oraindik batzuei, baina, bai: 65 urtetik gorako helduek sexu harremanak izaten jarraitzen dute! Ezin dugu ezikusiarena egin, haiek ere, noski, eskubidea dutelako sexualitatea nahi duten bezala bizitzeko. Zoritxarrez, oraindik nahikoa utzita dagoen gaia da, eta ez da gehiegi lantzen, datuak ez daude, arriskuen balorazio gutxi… Helduentzat diren zentro gehienek, esaterako, huts egiten dute haien sexu eskubideak onartzerakoan, lantzerakoan, onartzerakoan…

Transgenero? Postgenero? Zer-genero?

Neska edo mutila. Gizona edo emakumea. Horrela hazi eta hezi gintuzten, are gehiago, hazi eta hezten gaituzte. Baina urteak dira gehienok argi dugula generoak ez direla binomio horretara mugatzen. Baita generoa, sexua eta sexualitateak ez direla gauza bera ere.

‹‹ Hurrengoak

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago