Teknofiloen albistegia

Laster euskaraz izango ditugu Ursula K. Le Guin-en Desjabetuak eta Iraultzaren bezpera

Aste honetan, urtarrilaren 22an, hil da Ursula Kroeber Le Guin. Zein zen galdetuz gero, esaldi batean laburbil daiteke: zientzia fikzioa eta fantasia aldatu zituen idazle feminista.

1929ko urriaren 21ean jaio zen Berkeley-n (Kalifornia, AEB). Unibertsitate ikasketak bukatu eta Frantziara joan zen beka batekin. Han ezagutu zuen bere senarra izango zen Charles Le Guin, eta AEBetara itzuli ziren elkarrekin. Ordurako idazlea zen, baina 1966. urtean argitaratu zuen lehen eleberria: Rocannonen mundua.

Gero etorri ziren besteak: 20 eleberritik gora, poemak, 100 kontakizun baino gehiago, zazpi entsegu liburuki, haur literaturako 13 liburu eta itzulpenak (Gabriela Mistralen liburu bat tartean).

Bere karrerako liburu gorentzat dituzte adituek Iluntasunaren ezker eskua eta Desjabetuak. Artikulu hau baliatu nahi dut, idazlea gogoratzeko ez ezik, berri bat emateko: laster euskaraz izango dugu azken hori. Talaios Kooperatibak liburuaren eskubideak eskuratu ditu eta ni ari naiz itzulpena egiten. Iraultzaren bezpera ipuina ere itzuliko dugu. Euskaraz ere gozatu ahal izango dugu, beraz, Le Guinen uztaz.

Desjabetuak

1974. urtean idatzitako liburua da, zientzia fikziozko onenetakoa. 44 urte beranduago, bertako gaiak pil-pilean daude, eta batzuek, oraindik, harritu egiten gaituzte.

Gorka Juliok egin zuen laburpen txiki bat 2015eko martxoko artikulu honetanUrsula K. Le Guin-ek ansible delakoa asmatu zuen. Eleberrian, anarkismoa eta iraultza soziala, kapitalismoa, kolektibismoa, indibidualismoa aztertzen ditu.

 

Jatorrizko artikulua eta informazio gehiago, Kaixomaitia blogean.

Informazio osagarria: http://www.ursulakleguin.com/

Irudia: Beth Scupham "earth"

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu