Gari Araolaza
Internetgilea CodeSyntax-en.
Artikuluak
"Itoiz udako sesioak", dokumental zirraragarria, groupie izan ala ez
Atzo izan zen "Itoiz udako sesioak" filmaren aurreestreinaldia Bilbon (aretoetan, gaur estreinatuko da). Pelikula zirraragarria da Itoizen edozein jarraitzailerentzat, baina taldea ezagutu ez zutenentzat ere puntu oso interesgarriak ditu, musika talde baten dinamikaz, musikaren profesionaltasunaz, gertuko harremanez, partaideen egoeraz edo sorkuntzaz adibidez.
Eroski BigData bidean serio hasi da
Eroskiren telefonorako app berria frogatu dugu, edo hobeto esateko bi aplikazio berriak.
Mapillary: Gure ingurunea argazkitan erakusteko aplikazioa
Googlek StreetView-ren antzera, badago alternatiba irekiago bat, Mapillary izenekoa. Googleren aplikazioaren kasuan, auto berezi batzuek dira kale guztietatik pasatu eta 360ºko ikusmiran argazkiak ateratzen dituztenak. Mapillaryren kasuan, guk geuk dugu argazkiak ateratzeko aukera.
Forvo-ren interfazea euskaraz orain

Forvo ahoskatze gida bat da, Donostian sortua baina mundu guztian zabaldutakoa. Ez dakizula Chris Froome-ren abizena nola esan behar den? "from" ala "frum" ? Forvon daukazu soluzioa, entzun: Chris Froome. Aldi berean, kolaborazio bidezko zerbitzua denez, norberak ere ahoskatu ditzazke hitzak bere hizkuntzan. Kazetari espainiar askok erabili beharko luketen tresna, dudarik gabe, batez ere euskarazko izenekin.
Urtebete liburu elektronikoarekin
2011ko maiatzean erosi nuen Amazon Kindle liburu irakurgailua. Urtebeteko esperientzia oso positiboa izan da. Urte honetan normalean baino askoz gehiago irakurri dudala garbi dago. Urrun dago liburuaren desagertzea, baina paperezko edizio askorena geroz eta gertuago.
"Janaria" prestatzeko joko japoniarrak
Hanburgesa patata frijitu eta kola edariarekin. Jolasean janariak prestatzeko ohitura japoniarra. Jango zenukete? Bukaeran ez du itxura txarrik, ezta?
@orreaga eta @samuraitasunari esker ikusia.
Badator EITB.com berria
Pasa den astean betatesting saio batean egoteko aukera izan genuen EITB-ren egoitzan. Helburua EITB.com berriari azken errepasoa ematea zen.

Argazkiak.org | Eitb.com 2011 preview (zatia) © cc-by-sa: garaolaza
Zubi honetan gertatzen dira A8ko istripuak Eibarren
Atzo iluntzean ere istripu larria A8an, Eibar parean. Azitaingo auzoan dagoen zubi honetan gertatzen dira honelako istripu asko. Badakizue, hurrengoan hortik pasatzean kontuz ibili!

Argazkiak.org | Azitaingo zubia A8an © Administrazio publikoena: B5M
Facebook: profil eta zaletu-orrialdeen arteko desberdintasuna
Berriki 5000 lagun izatera iritsi den politikari bati irakurri diogu bere Facebook-eko profilean:
Lagun eskari gehiago ditut baina ezin diet baiezkoa eman. Ez zait oso logikoa iruditzen facebooken aldetik muga hau ezartzea, baina horrela dago.
Nik ez dut uste Facebooken akatsa denik, tresna egoki ez erabiltzearen ondorioa baizik. Badakizue zein desberdintasun dagoen profil eta zaletu-orrialde baten artean?
Greba orokor eguna Grezian
Gaur teorian greba orokor eguna da Grezian. Errealitatean, Metro eta autobusetan bakarrik nabari da greba, kalean autoz eta jendez beteta daude eta ez da inon nabari gaur greba eguna denik. Horren testigu bidali dudan argazki bat, Katechaki alboan ateratakoa, non ikusten den auto ugari dabilela kalean.

Argazkiak.org | Greba eguna Grezian © cc-by-sa: Gari Araolaza