Teknofiloen albistegia

euskararenginkana

Erabiltzailearen jarduna

Martxan da Euskararen Ginkanaren seigarren edizioa.

2019-01-26 : 11:22

Euskararen Ginkana euskaraz eta euskararekin jolasean aritzeko lehiaketa da, Kutxa Ekoguneak sustatutakoa Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean. Hizkuntza-praktika ekologikoak abiapuntutzat hartuta, euskara sustatzeko helburuarekin bat egiten dute bi erakundeek. Parte-hartzea taldeka burutzen da, eta irabazleek 3.000 €ko saria jasoko dute euskarazko proiektu bat sustatzeko. Izena emateko epea urtarrilaren 30a bitartean dago zabalik eta dagoeneko bete daiteke lehen proba.