Teknologia albisteak

Euskara ala ezkara ingurune digitalean? Elgoibarren, urriaren 5ean

Erabiltzailearen aurpegia
2019-09-10 : 10:08

Euskarak ingurune digitalean duen presentzia eta eragina aztertuko dugu urriaren 5ean Elgoibarren. Egun osoko programa prestatu dugu eta Euskal Herriko 16 aritu eta aditu gonbidatu ditugu. Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. 

Zergatik egon behar du euskarak ingurune digitalean? Badago euskara ingurune digitalean? Ezagutzen eta sozializatzen dugu ingurune digitalean daukaguna? Burujabetza digitala: nola eta zertarako?  

Urriaren 5ean izango da, larunbata, Elgoibarko IMH ikastetxean, goizeko 9:30ean hasi eta arratsaldeko 17:30ak arte.

Ikus egitaraua

Izena Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunean eman behar da eta epea zabalik dago dagoeneko. Matrikula 35 eurokoa da, pintxo-bazkaria barne. 

Izena emateko

 

Zalantzak argitu eta informazio gehiago jasotzeko:

elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus

943 74 16 26 (Imanol)

 

Aurtengo zikloa Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak, Elgoibarko Udalak eta puntu.EUS fundazioak antolatu dugu elkarlanean. Laguntzaileei dagokienez, berriz, DANOBATGROUP taldearen diru-laguntza jaso du ekimenak, eta IMH ikastetxeak  antolatzaileen zerbitzura laga ditu eraikina eta bertako baliabideak.

Gotzon Garate euskaltzale eta idazle zenaren oroimenez antolatzen dugun Euskara ala ezkara zikloak hamaika urte beteko ditu aurten.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu