Teknofiloen albistegia

"Administrazioko testugintzaren lantegia", Donostian eta Bilbon (online saioak eta aurrez aurrekoak), Patxi Petrirenarekin

Erabiltzailearen aurpegia
2019-05-29 : 10:48

Administrazioko testugintzaren lantegi bat antolatu dugu, aurrez aurreko bi saioz eta onlineko beste biz osatzekoa, 2018koaren ildo beretik. Zenbait testu aztertuko ditugu, irakasleak zein lantegikideek proposatuak, eta hiztegiari, joskerari eta fraseologiari dagozkion gaiak landuko, ariketa eta azalpen bidez. Lantegia ekainaren 13an hasiko da. Izen ematea irekita ekainaren 5 arte.

Iazko ikasleek ere har dezakete parte lantegi honetan. Patxi Petrirena izango da irakaslea. Lantegia ekainaren 13an hasiko da, eta egun hauetan izango dira aurrez aurreko saioak:

  • Donostian: Ekainaren 18an eta 25ean, Euskaltzaindiaren egoitzan, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara.
  • Bilbon: Ekainaren 19an eta 26an, Euskararen Etxean, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara.

Izena emateko epea: 2019ko maiatzaren 28tik ekainaren 5era, biak barne. Informazio gehiago eta izen ematea.

Helburuak

  • Administrazioko itzulpenetan eta euskaraz sortutako testuetan dauden zailtasunak aztertzea eta irtenbideak kontrastatzea.
  • Joskerari eta argitasunari dagozkion kontu batzuk ikustea eta zalantzak argitzea.
  • Lexikoaren eta terminologiaren aldetik egin diren aurrerapenak partekatzea, eta bateratu beharrekoak izan litezkeen kontu batzuk ikustea.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu