Teknologia albisteak

Euskaratutako telefonoak bikoiztu baino gehiago egin dira Egunean Behineko jokalarien artean

Erabiltzailearen aurpegia
2021-11-08 : 12:12

Telefonoa euskaratzeko kanpaina  egin genuen joan den astean Egunean Behin jokoan. Zozketa eta sustapen berezia telefonoa euskaratuta zutenen artean zen. Neurketa ere egin genuen lehenago, urriaren 30ean, ea zenbatek zeukaten euskaraz orduan... eta emaitza jakin dakigu orain, kanpainari esker euskaratutako telefonoak bikoiztu baino gehiago egin dira jokalarien artean.

Ba hauxe da emaitza, partida urriaren 30 horretan jokatu zenuten milaka laguneko lagunen artean % 13.69ak zeneukaten telefonoa euskaraz, eta %86.31k gaztelaniaz. Astebeteren buruan, atzo igandea (azaroak 7) egindako neurketan %27.37 izatera igaro dira euskaraz zeudenak. 

Laburbilduz

  • Euskaraz urriaren 30ean: % 13.69
  • Azaroaren 7an: %27.37

Sistema eragileka ere atera ditugu datuak. Batetik, iOS eta Android-en arteko erabilpen portzentaia 80/20 nahiko biribil batean banatzen da euskaldunon artean. Gero, euskaratuagoa dute telefonoa Android-dunek; baina eragin handiagoa izan du kanpainak iPhonea dutenen artean, portzentaia handiagoan zabaldu da euskarazko konfigurazioa.

Android

  • Euskaraz urriaren 30ean: % 14.82
  • Azaroaren 7an: % 28.84

iOS

  • Euskaraz urriaren 30ean: % 9.2
  • Azaroaren 7an: % 21.53

Kanpaina honek eragina izan du jada, seguruenik, webguneak euskaraz dituztenen artean, non analitiketan euskarazko konfigurazioak igo egingo ziren seguruenik.

Sustatu bisitatu duten erabiltzaileen artean, adibidez, konparaketa egin dugu hiru eguneko bi tarteren artean (urriak 22-24 batetik, eta azaroak 5-7 gero). Mugikorrez webgunea bisitatu dutenen artean honela aldatu da nabigatzaileko hizkuntza parametroa:

  • es-es konfigurazioa, behera: %40.52 --> %31,96
  • es konfigurazioa, behera: %13.83 --> %12.34
  • eu konfigurazioa, bikoiztu baino gehiago: %13.83 --> %27.10
  • eu-es konfigurazioa, gora: %15.02 --> %21.-12

Guztiarekin, portzentaiak minoritarioak dira. Euskaraz nabigatzen dugun bitartean, euskarazko edukiak eta zerbitzuak erabiltzen, erdarazko konfigurazioarekin ari gara euskaldun gehienak. Beraz, segituko dugu azpimarratzen Lehen Hitza Euskaraz ematea Interneten inportantea da eta mugikorrei dagokionez, gogoratu

Eskerrik asko Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari kanpaina hau sustatzeagatik, datu jakingarriak bildu dira denon probetxurako, eta euskaratutako telefonoak, komunitate jakin batean bederen, asko gehitu dira.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago