Teknologia albisteak

CodeSyntax

Erabiltzailearen aurpegia

Internet services. CMS's, mastery of Twitter streaming handling. Python programming: Plone, Django.

Erabiltzailearen jarduna

Funtzionalitate eta eduki berriak Mendiak aplikazio eta webgunean

2021-11-13 : 15:08

Mendiak aplikazioak (AndroidiOS) eta webguneak (Mendiak.eus) berrikuntzak estreinatu dituzte azken asteetan zehar. Aplikazioko gaitasunetan, norberaren herriko inguruko 50 mendi garaienak erronken aukeran ager daitezke; eta "igo nahi dut" aukera ere gehitu dugu, mendi gogoko bat seinalatzeko. 

Garatzaileentzako lan eskaintza CodeSyntaxen

2021-11-05 : 10:05

Sustatu webgune hau, Egunean Behin jokoa eta hainbat bezerorentzako beste hainbat lan egiten dituen CodeSyntax enpresan jende bila ari gara gurekin lan egiteko eta Frontend arloa indartzeko. Teknologia eta proiektu interesgarriekin lan egiten dugu, teknologia libreekin eta puntan egoten saiatzen gara. Uste dugu giro oneko enpresa garela. Egun osoko lanaldia eskaintzen da eta kontratu mugagabea. Partzialki, telelana egiteko aukera. Euskara, gaztelania eta ingelesa lan egiteko komeni badira ere, laneko hizkuntza euskara da eguneroko jardunean.

Plone, arrakasta kasua software librean

2021-10-22 : 12:39

CodeSyntax-entzat inportantea da Plone izeneko softwarea: edukia kudeatzeko sistema edo CMS delakoetan, aukera librea, sendoa eta euskaratua, Python programazio lengoaian oinarritua. 21. mendeko software librearen arrakasta kasuetako bat da Plone, eta bere komunitatea da bere indarra, ez dago enpresa zehatz bat bere atzean, taldelana baizik. Komunitate hori PloneConf edo Plone Konferentzietan biltzen da mende hasieratik, eta 2021ekoa hurrengo bederatzi egunetan izango da, 19. edizioa. Aukera bikaina da garapen berrietan ezagutza handitzeko, arrakasta kasuak partekatzeko eta komunitatearen etorkizunaz hausnarketa konpartituta egiteko. Aurten ere ez du huts egingo CodeSyntax-ek PloneConf-en, eta izatez Silver sponsor edo zilarrezko babesle izango gara bertan.

Biba Egunean Behin egitea izan zen erronka teknologikoa

2021-07-22 : 12:04

Gure enpresaren blogean, gure sistema arduradunak, Aitzol Naberan ingeniariak, joan den asteko Biba Egunean Behin egitea izan zen erronka teknologikoaz idatzi du. Telebistan saioa zegoen bitartean, 25.000 lagunek jokatu zuten aldi berean gure jokoan. Ondo irten bazen, aurrez ondo prestatu ginelako izan zen.,

Dena prest Biba Egunean Behin osteguneko finalerako

2021-07-14 : 10:31

Bihar osteguna, uztailak 15, izango da Biba Egunean Behin telebista saio zuzenekoa ETB1en: Egunean Behin jokoaren 7. denboraldiaren itxiera izango da, prorroga baten gisa, eta etxetik parte hartu ahal izango da, denok batera, galdera berdinekin jokatuko diren txandetan, 1.000 eta 2.000 euroko sarien bila. Konektatu ostegunean ETB1era 21.15etan, eskuetan mugikorra duzuela!

Munduko Plone Egunean, Plone euskaraz azaldua munduari

2021-04-28 : 15:12

Egutegiko egun bakoitza bada gauza baten edo bestearen nazioarteko eguna. Guk CodeSyntax-en gaurkoa ospatzeko motiboa badugu: World Plone Day edo Munduko Plone Eguna da apirilaren 28an. Webguneak egiteko edukia kudeatzeko sistema edo CMS bat (Content Management System) indartsu bat da Plone, Python programazio lengoaian oinarritua. Plone egun honetarako Plone.org nazioarteko komunitatearen taldeak eskatu zuena da herrialde bakoitzean bideoak egitea, nork bere hizkuntzan, Ploneren bertuteak, adibideak edo dena delakoak azalduz. Streaming etengabean ari dira bideo horiek ematen Ploneren Youtube kanalean, eta arratsaldeko 16.00etan geurearen txanda da. Plone euskaraz azalduta, ingelesezko azpidatziekin.

Euskarari lotutako ekintzailetza digitalaren bideragarritasuna aztertzeko proiektua

2021-02-01 : 10:05

Deusto Business School delakoak (Deustuko Unibertsitateko adarrak) eta CodeSyntax-ek lankidetza hasi dute, DBSko ikasle talde batek gradu amaierako lana egiteko. Euskararen munduari lotutako ekintzailetza digitaleko ekimenek duten bideragarritasuna aztertzea du helburu lankidetzak.

CodeSyntaxek garatzaileak gehitu nahi ditu enpresara

2020-12-19 : 10:14

Sustatu egiten duen Interneteko enpresa, Eibarko CodeSyntax, enpresan lan egiteko eta taldera gehitzeko jende bila ari da. Web inguruneko informatika software garapen lanak egiteko pertsonen bila gabiltza.

UMAP, 10 urte Twitterreko euskarazko jarduna jaso eta aztertzen

2020-10-31 : 10:43

2010eko urrian argitaratu zuen Codesyntaxek RobSoc teknologian oinarritutako Umap.eus webgune eta zerbitzua. Twitterlari euskaldunen jarduna jaso eta filtratzen jardu du harrezkero, Twitterren dabiltzan euskaldunak aurkitzen, euren txioak jasotzen eta euskarazkoak bahetzen. Dena automatikoki. 10 urte bete ditu, hortaz, CodeSyntaxen dugun zerbitzurik kuttunenetakoak.

Bizum bidezko ordainketak posible dira jada webguneetan, adibidez Erran.eus-en

2020-09-10 : 09:06

Erran.eus agerkari lokalak ordainketa modu berria ezarri du bere webgunean eta Ttipi-Ttapa aldizkarian urtebetetze zoriontzeak argitaratzeko: Bizum bidez. Tokikom Plataforma darabilen webgunea da Erran, eta CodeSyntax-ek egin du egokitzapena. Ordainketa plataforma batekin konexioa doan (ia) edozein webguneren esku dago jada Bizum bidezko kobraketa egiteko modua, merkataritza elektronikoa erraztu dezakeen kontu bat. 

Programatzaileen konferentziak urrutikoak dira orain

2020-07-18 : 12:04

Koronabirusaren garaian, itxialdiarekin nahiko ondo moldatu den enpresa izan da geurea, CodeSyntax. Telelanerako gaitasuna bazegoen lehendik garatua, eta neurri indargarri batzuekin aurrera egi9n genuen. Oro har, sektore teknologikoa ondo moldatu da egoerara, eta duela hilabete batzuk (martxo/apiril aldean) biltzar teknologikoak ospatu gabe geratu baziren ere, ekainetik biltzarrak itzuli dira, formatu teknologikoan. Halako bitan, Euskal Herritik mugitu gabe, izan dira gure informatikariak azken asteetan: Ionic Conference 2020 delakoan, eta Python Web Conference 2020.

Itxialdia bukatzearekin batera, berrikuntzak eta funtzionalitate berriak Mendiak.eus eta Mendiak APPean

2020-06-08 : 12:35

Ondo bidean, datozen egunotan amaituko da larraldi egoera Euskal Herrian (Iparraldean zein Hegoaldean) eta itxialdia bukatzearekin batera Euskal Herriko lurraldeetan barrena mugitzeko aukera ere izango dugu denbora gutxi barru (dagoeneko mugikortasuna librea da eremu batzuetan). Une egokia izan daiteke, beraz, mendira joateko eta Euskal Herriko txoko eta bailarak ezagutzeko. Euskal Herriko mendien inguruko aplikazioa da Mendiak APPa (eta bere webgunea, Mendiak.eus). 2016an sortua, harrezkero eguneraketak eta hobekuntzak egiten jarraitu dugu. Azken hilabeteotan egindakoen berri eman nahi dizuegu. Izan ere, eguneraketa mordoxka egin baititugu konfinamenduan zehar, behin gure etxeetako ateak irekita, guztion esku daudenak.

Txiolari euskaldunen profil zehatzagoak orain Umap-en

2020-04-30 : 09:13

Twitterreko euskarazko jarduna bildu eta analisatzen duen tresnak, Umap-ek, datu berrien bisualizazioak estreinatu berri ditu. Twitterreko euskarazko jardun osoaren zatirik handiena harrapatzen du CodeSyntax-ek prestaturiko tesna honek, eta ikuspegi orokor bat emateko aukera ematen digute. Orain, erabiltzaile bakoitzari buruzko datu gehiagorekin.

Ikasblogak, ikastetxeetarako blog komunitate euskaldunak sortzeko tresna

2020-04-17 : 12:13

CodeSyntax enpresak Blogak.eus komunitatean (bloga edonork euskaraz erraz sortzeko plataforman), funtzionalitate berria garatu dugu: azken hilabeteotan berrikuntza handi bat erantsi diogu plataformari, Eusko Jaurlaritzaren IKT dirulaguntza bati esker: Ikasblogak. Irakasle eta ikasle rol desberdinak planifikatu ditugu, ikastetxearen eta Ikasgelaren araberako antolakuntza gehitu ere bai... Funtzio interesgarri berri mordoxka 15 urte betetzera doan Blogak.eus komunitaterako.

Telekonferentziak hobetzeko jarri aurikularrak mesedez

2020-04-03 : 10:47

Gehiago edo gutxiago, baina denok ari gara lanean, ikasketetan, lagunekin edo familiarekin telekonferentzian.

telekonferentzia: Elkarrengandik urruti eta telekomunikazio-sistema baten bidez konektatuta dauden bi pertsona-talde edo gehiagoren arteko bilera. (Telefonia Hiztegia, Eusko Jaurlaritza)

CodeSyntaxek 20 urte bete ditu

2020-03-27 : 17:49

Sustatu sortu zuen eta oraindik albistegi teknologiko hau egiten duen enpresak, CodeSyntax-ek, 20 urte bete ditu gaur. Ospakizuna, halabeharrez, ez da publikoa eta jendetsua izan: langileen arteko lan-bileraren ondorengo txin-txin kolektibo bat izan da, Jitsi bideo-konferentzia sistemaren bidez egina.

Galde-erantzunen lehiaketa Egunean Behinerako: irabazleak ezagutarazi dira

2020-03-25 : 17:51

Xabi Arbulu informatika ingeniariak aurkeztutako 'Erloju-orduak' proiektuak Egunean Behin jokorako galdera-sistema automatikoak sortzeko lehiaketako lehen saria (500 euro) lortu du. Lehiaketa Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultateak eta Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzak bultzatu dute, CodeSyntax enpresarekin elkarlanean.

Eibarko Udalaren informazio zuzena app bidez

2020-02-24 : 10:30

CodeSyntax-ek aplikazioa garatu du Eibarko Udalarentzat, zeina Android eta iOS bertsioetan instala daitekeen mugikorretan. Webgunearen azpiegitura aprobetxatuz, Plone delako edukia kudeatzeko sistema, honen API funtzioei esker erraz garatzeko moduko aplikazioa izan da.

Baltistan Fundazioak webgunea berritu du

2020-02-16 : 13:03

Baltistan Fundazioaren webgunea berritu dugu, Plone eduki kudeaketarako sistema erabiliz. Webgune berri honen helburua Fundazioak egiten dituen ekintzen berri ematea da, aldi berean kolaboratzaile eta donazioak lortuz.

Egunean Behinerako galde-erantzun automatikoak sortzeko lehiaketa

2020-02-05 : 12:24

Egunean Behin aplikaziorako galde-erantzun sistematiko edo automatikoak sortzeko lehiaketa antolatu dugu CodeSyntax-ek, UPV/EHUko Informatika Fakultateak eta Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzak. Informatika ikasleei zein programazioaren zaletu guztiei irekia (Unibertsitate honetakoak izan ala ez). Otsailaren 11tik martxoaren 15era egongo da irekita proposamenak aurkezteko epea.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago