Teknologia albisteak

Game of Thrones, 21. mendeko telesail nabarmenena osorik euskaratuta

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-07 : 10:16

2011. urtean hasitako lan bat, Game of Thrones telesailaren euskarazko azpidatzien bildumatzea, asteburu honetan osatu dugu. Euskal Endodings-etik egindako ekarpen bat tarteko, 8 denboraldiak, 73 atal, denak daude euskaraz orain.

21. mendeko telesail entzutetsuen eta arrakastatsuenetako bat izan da Game of Thrones, HBO telebistaren produktu ezagunena. 2011n hasi zenean, AEBetan kable bidezko kanal horretan ikusten zen, eta mundura lizentzia bidez banatu telebista konbentzionaletara. 2019an amaitu zenerako, HBO streaming zerbitzua bilakatua zegoen (geroxeago HBO Max izenera aldatu zen), eta telesailak streaming-marka bakarrari lotuta egotera pasatu dira gehienbat. Prekuela gisa egindako jarraipena, hain zuen, 2022an hasitako House of the Dragon, HBO Max zerbitzuan bakarrik dago, eta han ez dago euskarazko bikoizketa edo azpidatzirik oraingoz.

Azpitituluak Euskaraz webgunean, 2022 bitartean, lau denboraldi zeuden osorik (37 atal). Beste zenbait atal kendu egin genituen, kalitate eskaseko materialaren garbiketa baten ondoren, baina Euskal Encodings-ek berriki egindako lanari esker, beste 36 atal eta lau denboraldi extra gehitu dira, tartean 8.a eta azkena, askoren ustez amaiera antiklimatikoa duena.

Nola ikusi hauek euskaraz? bideo fitxategiak bittorrent biltegietatik jaitsita... Zenbait sinkronizazioren berri ematen dugu webguneko sarreran, baina behintzat orain 2023 honetan torrentetan erraz aurki daitekeen pakete oso honekin bat datoz azpidatziak:

  • Game.of.Thrones.Complete.Series.Season.1.2.3.4.5.6.7.8.x264.720p

Eta Euskal Encodings-en ere bai

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago