Teknofiloen albistegia

Euskaraz azpidatzitako 10 film Jarrion aplikazioan, etxean ikusteko moduan

Erabiltzailearen aurpegia
2019-06-20 : 10:46

Azpitituluak Euskaraz webguneko hamar film etxean ikusteko moduan jarri ditugu, Jarrion aplikazioaren bidez. Mugikorreko aplikazioarekin eta Chromecast gailuarekin, ikusi etxeko telebistan film hauek, jatorrizko hizkuntzan, euskarazko azpidatziekin.

Euskarazko ikus-entzunezkoak biltzen dituen aplikazio bat da Jarrion, Android eta iOS (iPhone) sistemetarako dago gaitua, eta bideo zein podcast artxiboak ikus eta entzuteko balio du. Baliagarritasun hori batez ere etxean Chromecast gailu bat baldin badaukazu nabarmentzen da. Kasu horretan, mugikorretik etxeko telebistara bidal dezakezu seinalea, eta telebistan ikusi eduki horiek (baita podcastak edo zuzeneko irrati-seinaleak entzun ere).

Filmak euskaraz azpidatzita ikusteko aukerak kontestu horretan du zentzua: telebistan ikus daitezke hemen bildu dugun lagin hau. Mugikorrean ere ikus daitezke, baina txikiegi suertartuko da irudia, esperientzia telebistarako dago pentsatua.



Hauek dira lehen esperientzia hau frogatzeko aukeratu ditugun filmak:

Adibideko pantaila irudi bat gehiago, Freaks filmekoa:

Jarrion probatzeko, instalatu hemendik: Jarrion.eus

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu