Teknofiloen albistegia

Google Bulletin: herritarrek kudeatutako informazio lokala

Erabiltzailearen aurpegia
2018-02-01 : 10:57

Azken urteetan sare sozialak informazio iturri bilakatu dira, besteak beste, herritarrrei aukera emanez edozein albiste eta edukia argitaratzeko Interneten. Googlek ideia horri heldu eta Bulletin jarri du martxan. Erabiltzaileei beraien inguruan gertatzen diren gauzen berri emateko tresna bat da. Apustu hiperlokal honetan erabiltzaileak arduratuko dira bertan agertzen diren albistak idazteaz. Bideo eta irudiak ere beraien esku egongo dira. Momentuz Estatu Batuetan bakarrik erabili ahalko da, proba fasean.

Funtsean, blogen ideia berreskuratzeko asmoa dirudi, sare sozialen oihartzuna eta komunitate baten babesa eskainiz. Bulletin egitasmoa abian jartzeko, Googlek sarbide libreko blog bat eskainiko dio interesa duen orori eta ikusgarritasuna emango dio Bulletin plataformari esker.

Zer berezitasun ditu Bulletinek?

  • Normalean kontatzen ez diren istorioak kontatzeko aukera ematen du.
  • Edukiak publikoak dira eta aurkitzeko errazak.
  • Smartphone bat besterik ez da behar.

Momentuz Estatu Batuetan bakarrik dago erabilgarri aplikazio hau, Nashville eta Oaklanden hain zuzen ere. Harrera ona izanez gero, beste toki batzuetara zabaltzea espero da. Googlek etengabeko eguneraketak egiteko asmoa du, geroz eta zerbitzu hobea eskaini eta jende gehiagok erabiltzeko asmoarekin.

Proiektuan parte hartzeko interesa duten kazetarien bila ere badabiltza. Nahiz eta kazetaritza hiritarra bultzatu, lanbide honetako jendeak ere izango du bertan aritzeko aukera. Gainera, horrelako kasuetan gaizki ulertuak eta albiste faltsuak izaten direnez, baliteke edukiak argitaratu aurretik galbahe bat pasatzeko beharra izatea.

 

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu